Melisos Samoskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melisos Samoskoa

Bizitza
JaiotzaSamos uhartea, K.a. 470
HeriotzaK.a. 430 (39/40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta militarra
Lan nabarmenak
MugimenduaEskola eleatikoa
Filosofo presokratikoak

Melisos Samoskoa (antzinako grezieraz: Μέλισσος ὁ Σάμιος; ziurrenik K.a. 470) Samosko estatuburu eta itsas komandantea izan zen, Leuzipo eta Demokritoren atomismoan eragin nabarmena izan zuelarik. Samosko itsas armada zuzendu zuen K.a. 441. urtean, Atenastarrak garaitu zituztenean. Parmenidesen ikasle izan zen, bere filosofia hedatu zuelarik.

Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere idazkietatik iritsitakoa Sinpliziok gorde zituenak izan ziren Aristotelesek egotzi zizkiolarik Melisori, hauetan Parmenidesen doktrinaren defentsa sutsua egiten delarik. Jonikoz idatzi zituen bere lanak, hauek argudio zerrenda luzeetan zetzatelarik. Honen ustez izatea infinitua zen, hasiera eta amaierarik gabea, ondorioz jatorria izate ezan ezin zuelarik izan. Ezingo litzateke izate hau suntsitu ez-izate ezin bailiteke izan eta beste zerbaitetan bihurtuz gero ez litzatekeelako suntsituko, eraldatu baizik.

Sinplizioren arabera (Physika), Meliso ez zegoen Parmenidesek izatea eta guztizko izatearen artean egiten zuen desberdintasunarekin ados. Filosofoaren ustez betiereko izatea magnitude neurtezin bat izan beharra zuen, ondorioz aldaezina eta bakarra. Barne edo kanpoko edozein aldaketa pentsaezina litzateke beraz honen ustez, Parmenidesen Bakarra edo errealitate batua ezingo litzatekeela ez izaeran eta kopuruan aldatu inoiz. Ezin da aldaketarik egon batasunaren barnean, edozein banaketak espazioa edo hutsa egotea eskatzen baitu, baina hutsa ez da ezer, beraz ez da.

Zenon Eleakoaek azalduko zuen paradoxan datza bere logikaren zailtasuna, adimenak zentzumenak kontraesaten baititu. Argudio abstraktuak batasunaren barnean aldaketa ezinezkoa dela erakuste du, baina zentzumenek aurkakoa dute erakusten. Parmenidesen tesiak defendatzeko sorturiko argudioak azkenean honen aurka zihoazelarik.