Melitón Manzanas
Melitón Manzanas González (Donostia, Gipuzkoa, 1909 - Irun, Gipuzkoa, 1968ko abuztuaren 2a) Espainiako Brigada Politiko-sozialaren —Francoren polizia politikoaren— Donostiako buru izan zen urte askoan. Atxilotuak torturatzeagatik ezaguna,[1][2][3] naziei lagundu zien Bigarren Mundu Gerran.[1][3] ETAk Irungo bere etxeko eskaileretan hil zuen 1968ko abuztuaren 2an. Hilketa harengatik atxilotuak Burgosko Prozesuan epaitu zituzten.
[aldatu] Torturatu zituenak
Zerrenda osoa ez da ezaguna, baina ondorengo hauek izan ziren Melitón Manzanasek torturatuetako batzuk: María Mercedes Ancheta venezuelarra (euskal jatorria zuelako susmagarritzat hartuta Donostian atxilotua, Manzanasek zortzi egunez torturatu ondoren, larri zaurituta itzuli zen Venezuelara, eta 46 egunera hil zen), Joxe Mari Quesada (Manzanasek torturatu ondoren hil zen, buruan eman zizkioten kolpeen ondorioz),[4] Marcelo Usabiaga Jauregi, Jose Miguel Calvo Zapata, Jose Ignacio Huertas Miguel, Victor Lekunberri Arana, Roberto Camara, Jesus Maria Cordero Garmendia, Jeronimo Gallina, Jose Luis Lopez de la Calle, Pedro Barroso Segovia, Javier Lapeira Martinez, Regino Gonzalez Moro, Jorge Gonzalez Suarez, Francisco Parra, Gaspar Alvarez Lucio, Manuel Mico Bartomeu, Nicolas Txopitea Paradizabal, Estaban Huerga Guerrero, Victoria Castan del Val, Mario Onaindia Natxiondo, Jone Dorrondoso,[5][6] Ramón Rubial, Timoteo Plaza, Amanci Conde, Juan Agirre, Auspicio Ruiz, Maria Villar, Carmen Villar, Luis Martín Santos, José Luis López de Lacalle, Xabier Apaolaza, Ildefonso Pontxo Agirre, Jose Ramon Rekalde, Julen Madariaga, Rafa Albizu, Maria Jesus Muñoz,[1] Felix Arrieta, Juan Jose Sainz,[7] eta abar.
[aldatu] Jaso dituen sariak
Espainiako Gobernuak sari ugari eman dizkio; azkena, Espainiako merezimendu zibilaren domina, 2001ean, José María Aznar Espainiako gobernuburu zela.[1][2][3] Erregimen frankistak, berriz, Manzanas zoriontzeko jendaurreko 50 ekitaldi egin zituen, eta ohore domina berezia ere eman zion: Espainiako polizia merezimenduaren gurutzea, 1964an. Ordurako, Euskadin diktadura frankistaren errepresioa zuzentzen zuen, Donostiako Brigada Politiko-sozialaren buru gisa.[1]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b c d e «Hablan las víctimas de Melitón Manzanas» El País, 2001-01-28.
- ↑ a b «El Gobierno condecora al policía torturador Melitón Manzanas por ser víctima de ETA», El Mundo, 2001-01-20.
- ↑ a b c «España: no deben tolerarse las recompensas a torturadores», Amnesty International, 2001-01-30.
- ↑ Ramón SOLA: «Vidas sesgadas que son más que víctimas colaterales de 50 años de conflicto», Gara, 2010-11-22.
- ↑ Isabel CAÑEDO VEGA: «Escrito de conclusiones en el caso de Melitón Manzanas».
- ↑ «Meliton Manzanas: un torturador franquista re-condecorado por la democracia», Ahaztuak 1936-1977 elkartea, 2008-02-04.
- ↑ Isabel CAÑEDO VEGA: «Recurso contencioso administrativo en el caso de Melitón Manzanas».
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |