Melizertes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pierre Granierren Ino eta Melizertes itsasora botatzekotan (1686 - 1691)

Melizertes (antzinako grezieraz Μελīκερτης), greziar mitologian, Ino-Leukotearen semea zen. Bere aita Atamante zen. Baina, bere ama Inok bere buruaz beste egin ondoren, Melizertes bera berarekin eramanez, Melizertes, Palemon itsas jainkoan bihurtua izan zen, Ino, Leukotea jainkosa izatera pasa zen bitartean. Bere amagandik, Palemon Dionisoren lehengusua zen. Hain zuzen ere, Ino, Kadmoren alaba eta Semeleren ahizpa zen, azken hau, Dionisoren ama zelarik.

Inok, bere buruaz beste egin zuen, bere burua, Megaratik gertu zeuden amildegietatik boteaz, eta, megaratarrek, amaren gorpua, ertzera, hiritik gertu itzulia eta Lelege egiptiarraren seme zen Klesonen alabek lurperatua izan zen bitartean, umearen gorpua, izurde batek eraman zuen Korintoko istmoraino, non Sisifok hartu zuen, lurperatu, eta pinu baten ondoan aldare bat altxatu ziona, Palemon izenarekin jainko moduan ohoretuz. Izen hau, Istmoar Jokoen jainko babesle bihurtu zuenean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melizertes Aldatu lotura Wikidatan