Meloi mikatz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Meloi mikatza
Momordica charantia Blanco2.357.png


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Cucurbitales
Familia: Cucurbitaceae
Generoa: Momordica
Espeziea: M. charantia
Izen binomiala
Momordica charantia
Descourt.

Meloi mikatza (Momordica charantia) Cucurbitales familiako landare tropikal edo suptropikal bat da, mundu osoan zabaldua jangarria dela-eta kultibatu egiten delako. Asko erabiltzen da Asiako hegoaldean eta hego-ekialdean, Txinan, Afrikan eta Antilletan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkara da, zurtoin malgukoa, eta 5 metroko altuera har dezake. Hosto bakunak ditu, gingildunak, 4-12 cm-ko tamainakoak, eta nerbioak (3-7) ondo markatuak daude. Landare bakoitzak lore ar eta emeak ematen ditu.

Fruitua luzanga da, eta zimurtsua. Ebakiz gero, erdialdean barrunbe bat dauka, hazi handi eta lau ugarirekin, eta haren inguruan geruza mamitsu mehe bat dago. Haziak eta erdialdeko gunea zuriak dira fruitua heldugabea denean, baina, heltzean, gorritu egiten da, eta zapore gozoa hartzen du. Erdialdeko gune gorri gozoa entsaladan jateko erabiltzen da Asiako hego-mendebaldean.

Azala tentea da, eta jangarria. Fruitua, eskuarki, artean heldugabe dagoela jaten da. Heltzen denean, mamia mikatza da. Erabat heldua dagoenean, haragia biguna da, eta laranja.

Indiako eta Txinako sukaldaritzan oso erabilia da, baita Japonian (Okinawan), Indonesian eta Vietnamen ere. Filipinetan ere bai; han amalaya izena du.

Sendabelar gisa erabili da aspalditik Txinako medikuntza tradizionalean. Ikerketak erakutsi du fruitu heldugabeek antibiotikoak dituztela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meloi mikatz Aldatu lotura Wikidatan