Melvin Calvin
Wikipedia(e)tik
Melvin Calvin (Saint-Paul, Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak, 1911 - Berkeley, Ameriketako Estatu Batuak, 1997) kimikaria izan zen. Kromatografiaz eta erradioaktibitateaz baliaturik, analisi kimikorako teknika guztiz zorrotzak asmatu eta fotosintesiaren mekanismoak ikertu zituen. 1961ean Kimikako Nobel saria jaso zuen.
Biologian, Calvin zikloa esaten zaio landareek protoplasmako gaiak sintetizatzeko premiazkoa duten CO2 airetik hartu eta bereganatzeko fotosintesi-prozesuan gertatzen diren zenbait erreakziori.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.