Melvin Calvin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melvin Calvin.

Melvin Calvin (Saint-Paul, Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko apirilaren 8a - Berkeley, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko urtarrilaren 8a) kimikaria izan zen. Kromatografiaz eta erradioaktibitateaz baliaturik, analisi kimikorako teknika guztiz zorrotzak asmatu eta fotosintesiaren mekanismoak ikertu zituen. 1961ean Kimikako Nobel saria jaso zuen.

Biologian, Calvin zikloa esaten zaio landareek protoplasmako gaiak sintetizatzeko premiazkoa duten CO2 airetik hartu eta bereganatzeko fotosintesi-prozesuan gertatzen diren zenbait erreakziori.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melvin Calvin Aldatu lotura Wikidatan