Menai itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Menai itsasartea non dagoen adierazten duen WAL-ko/-go/-eko mapa
Menai itsasartea
Menai itsasartea (WAL)
Menai itsasartea, Ynis Gorad Goch uhartetxoa eta The Swellies kokalekua Britannia zubitik ikusita.

Menai itsasartea (galeseraz Afon Menai eta ingelesez Menai Strait) Galesko Gwynedd eskualdea eta Anglesey uhartearen artean dagoen itsasarte estua da. Irlandako itsasoan dauden Liverpoolgo badia eta Caernarfongo badia elkarlotzen ditu.

Itsasartea bi zubik zeharkatzen dute: Menai Zubi Esekia (A55 errepidea) eta Britannia zubia.

Itsasartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasartearen gehienezko zabalera 3 kilometrokoa da, aldiz leku estuenean (bi zubien artean) 200 metro besterik ez ditu.

Itsasarte honetako bi muturretan dauden itsasgora eta itsasbeheren arteko aldaketa bortitzen ondorioz korronte indartsuak sortzen dira, honek zeharreko nabigazioa aski arriskutsua bilakatzen du, batez ere Menai Zubi Esekia eta Britannia zubiaren artean kokatua dagoen Swellies gunean (galeseraz Swillies), gune honetan urpeko haitzak maiz gainazalera agertu eta ondorioz itsasontziak harkaitz haietara erakartzen dituzten ur korronte txikiak sortzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan Britaniako erromatar konkistan Anglesey uhartea erromatarrengandik ihesi joan ziren druiden gotorleku, santutegi edo babeslekua izan zen. 60. urtean Suetonio Paulino jeneralak druidekin behin betiko amaitzea erabaki eta erromatar gudaroste batekin Menai itsasartearen aurrean aurkeztu zen.

Menai itsasarteko Anglesey uharteko aldean galestar gudarostea kokatu zen, haien artean druidak erromatarren aurkako madarikazio eta biraoak ohiukatuz, aldiz bestaldean, Suetonio Paulino jeneralaren erromatar gudarostea kokatu zelarik. Oharkabean erromatar gudariek gauez eta igerian itsasartea iragan eta galestarrak garaitu zituzten, druiden uhartea erasotu eta haien santutegiak suntsituz. Hale, Britaniako ekialdean Boudika erreginaren matxinada hasi zenez, erromatar gudarostea Angleseytik alde egin eta uhartearen erabateko erromatarren jabetzea ez zen gauzatu ahal izan.

Leku nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Menai itsasartea Aldatu lotura Wikidatan