Menane Oxandabaratz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menane Oxandabaratz

Bizitza
JaiotzaGamarte, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aktorea, politikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna

Twitter: oxandabaratz Literaturaren Zubitegia: 807 Edit the value on Wikidata

Menane Oxandabaratz (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1962-) euskal irrati-esatari, antzerkigile eta politikaria da. [1][2]

Antzerki munduan, Biper Beltx taldean hasi zen Daniel Landart idazlearekin batera. Mee, mee, ardi kaka mee eta Egarriak lanak agertokietara eraman zituzten. Horrez gain, Xirrixti-Mirrixti taldean ere aritu zen hainbat urtez. Gaur egun, antzerkiaren munduarekin lotura gordetzen du nahiz eta amateur bezala bada ere.[3][4]

Euskal irrati-kate askotako parte hartzailea da. 2006an Ez da musik liburua idatzi zuen 1992 eta 1996 artean izen bereko irratsaioan egindako elkarrizketako batzuk hautatuz.[5][6] Herria astekariko zuzendaria da 2018tik.[5]

2009ko Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Abertzaleen Batasunaren zerrendaburua izan zen Jose Bove buru zuen Europe Ecologie hautes-zerrenda barruan. Eusko Alkartasuna, Kataluniako Ezker Errepublikarra eta Partit Occitan alderdiek ere hautes-zerrenda horrekin bat egin zuten. 2010ean Frantziako lurralde antolaketan egiten ari ziren aldaketek bultzatuta, departamenduaren ordez lurralde elkargoa aldarrikatu zuen Batera plataformako kide izandakoa da.[7][8][9]

Bertsogintzan ibilitakoa da.[10]

Ihauterien inguruko hausnarketak idatzi izan ditu.[11]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mee, mee, ardi kaka mee
  • Egarriak

Irratsaioak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023ko azaroaren 29an Rikardo Arregi sariak banatu ziren, Andoainen. Ohorezko mugarria eskuratu zuen Menane Oxandabaratzek eskuratu zuen, bere kazetaritza ibilbidearen omenaldi gisa.[13][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «literaturaren zubitegia - Menane Oxandabaratz» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  2. Madariaga, Ainize. ««Atzematen dut politizazio garai on batean sortu naizela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  3. a b “Bizitzeko behar dut euskal kulturaren arloan zerbait egin” |. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  4. Gurrutxaga, Ainara. (2004-05-02). «Antzerki amateurra: Teatroak behar duen hauspoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  5. a b c «Menane Oxandabaratz: "80ko hamarkadan euskarazko irratiak abiatzea mirakulu baten gisakoa izan zen"» EITB 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  6. Oxandabaratz, Menane. (2006). Ez da musik. : Elkar ISBN 978-84-9783-423-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  7. «EH Bai-k 2. udako unibertsitatea: Menane Oxandabaratz» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  8. (Gaztelaniaz) Hemeroteca. (2010-02-12). «Hemeroteca: consulta en Iparralde el 14 de marzo» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  9. «José Bové Herri Urratsen egongo da • ZUZEU» ZUZEU 2009-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  10. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Menane Oxandabaratz - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  11. dantzancom. «Ihauteriak munduan zehar» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  12. Oxandabaratz, Menane 1962-. ([2006]). Ez da musik. Elkarlanean ISBN 84-9783-423-2. PMC 434511307. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  13. ««Iparraldeko euskarazko hedabideetan bada nahikeria eta lan egiteko gogoa»» Berria 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]