Mendafin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendafina
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Lamiales
Familia: Lamiaceae
Generoa: Mentha
Espeziea: Mentha × piperita
L.

Mendafina (Mentha x piperita) menden generoko landarea da, Asia erdialdean eta Mediterraneoko kostaldeko herrialdeetan jatorria duena. Mentha aquatica eta Mentha spicataren hibrido antzu bat da, espontaneoki sortzen dena Europako eskualde epeletan.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilpen asko ditu, batik bat sukaldaritzan. Txikleak ere egiten dira, landare honen zaporea dutenak. Baita bizarra mozteko aparrak eta hortzorea ere. Bere destilaziotik, mentolean oso aberatsa den olioa ateratzen da. Ahoan uzten duen sentsazioa, hotzezkoa da.

Haztokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zertxobait hezeak diren lurzoruetan hazten da, erdi itzalean dauden tokietan batik bat.