Mendaro
|
Mendaro |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Mendaro | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debabarrena |
||
| Alkatea | Sonia Garcia Raposo (Bildu) | ||
| Herritarra | mendarotar | ||
| Koordenatuak | 43°15′17″N 2°23′13″W / 43.25472°N 2.38694°WKoordenatuak: 43°15′17″N 2°23′13″W / 43.25472°N 2.38694°W | ||
| Eremua | 25,39 km2 | ||
| Garaiera | 28-661 m | ||
| Distantzia | 48 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20850 |
||
| Biztanleria | 1.898 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 74,75 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1983 | ||
| http://www.mendaro.net | |||
Mendaro Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdekoa. 24.44 km² ditu, eta 2008an 1.839 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Mendaro Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago, Bizkaiko mugatik gertu. Debabarreneko herria da. Herria bi haranez osatua dago. Hegoaldetik iparraldera, Deba ibaiak zeharkatzen du "V" itxura duen harana eginez. Haranaren barrenera, leku lauak daude, herriko auzoak dauden lekuak alegia.
Mendaro, mendiz inguraturik dago. Debako mugan, Otaerre (Otarre, 662m.), Gaintxipia (621m) eta Garaluz (Garallutz, 572m). Mutrikurekin mugan Arno dago (628m). Beste mendi garrantzitsua Urnobitza (643m.) da, Elgoibarko mugatik gertu.
Auzoak [aldatu]
Mendaroko herria hiru auzo nagusik osatzen dute: Mendarozabal, Azpilgoeta eta Garagartza. Hiru auzoak azken urteotan baturik daude herriaren hazkundearen ondorioz.
Azpilgoeta auzoa Deba ibaiaren ezkerraldera dago. 1983baino lehen Mutrikuko udalerriariaren barnean zegoen. Azpilgoetan Plaza auzoa izeneko landa auzoa dago, Goikola errekak Deba ibaiarekin bat egiten duen lekuan. Plaza auzoa hainbat baserrik osatzen dute. Landa auzo honetan dauden baserriak Goikola, Emezabal, Olia, Agerre-txiki, Agerre-haundi, Idiazabal, Potzueta eta Aizti-haundi dira.
Ibaiaren beste aldean, Azpilgoeta parean, Mendarok Debarekin bat egiten duen lekuan, Garagartza auzoa dago. 1983. urtea baino lehenago Elgoibarko udalerriaren barnean zegoen auzo hori. Elgoibarkoa izan baino lehen Debakoa izan zen. Jatorriz, Garagartza auzoa Kilimon errekaren eskuinaldean zegoen, eta XX. mendean ezkerraldera ere zabaldu zen.
Mendarozabal ere Deba ibaiaren eskuinaldean dago. Aspaldian, auzo hori Kilimon errekaren ezkerraldean zegoen kokatuta. Garagartza ez bezala, Mendarozabal beti izan zen Elgoibarkoa. 1889. urtean, berriz, Garagatza eta Mendarozabal auzoek bat egin zuten Elgoibarko juridikziokoak izatera pasatuz. Bi auzoak batu egin ziren hazkunde urbanistikoaren ondorioz.
Hiru auzo nagusiez gain, Mendaron baserriz osaturiko hainbat landa auzo txiki daude, udalerritik sakabanatuta, hala nola Aranerreka, Alkorta, Etxabemendi eta Saratzu.
Herri mugakideak [aldatu]
Mendarok iparraldean Mutriku eta Debarekin egiten du muga, hegoaldean Elgoibarrekin, ekialdean Azkoitiarekin eta mendebaldean Markinarekin (Bizkaia).
Historia [aldatu]
Mendaro Gipuzkoako herri gazteenetariko bat da, 1983.urtean sortua.
Mendaroren lehen aipamena 1335 agertzen da, Deba ibaiak Kilimon errekarekin bat egiten zuen lekua zela adieraziz. Hala ere, Mendaro ez zen Gipuzkoako udalerria, hiru herri hauen artean banatuta egon baitzen: Mutriku (1209. urtean sortua ), Deba (1343) eta Elgoibar (1346). Mendaro hiru herrien arteko muga zen.
Mendaroko hiru auzo historikoak, Azpilgoeta, Garagartza eta Mendarozabal, Mutriku, Deba eta Elgoibarkoak ziren, hurrenez hurren. Herri izateko lehenengo saioa, XIX. mende bukaeran izan zen: 1889. urtean, Debak Garagartza auzoa Elgoibar herriari eman zion, herri bilakatzeko asmotan. Baina saio horrek, Mutrikuk Azpilgoeta emateari uko eginda, ez zuen aurrera egin. Gertakizun hori izan zela eta, berriz, Garagartza eta Mendarozabal administrazio beraren menpean geratu ziren eta orduantxe bateratu ziren bi auzoak.
Mendaro herria behin behinekoz 1983. urtean sortu zen, Mutrikuk Azpilgoeta eta Elgoibarrek Garagartza-Mendarozabal eman zituztenean.
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | * | * | * | * | * | 1.453 | 1.444 | 1.907 |
Politika [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Sonia Garcia hautatu zuten alkate.
| Alderdi politikoa | 2011 | 2007 | ||
|---|---|---|---|---|
| Botoak (%) | Zinegotziak | Botoak (%) | Zinegotziak | |
| Bildu | 48,12% | 5 | - | - |
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 34,85% | 3 | 53,79% | 5 |
| Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 9,51% | 1 | 12,02% | 1 |
| Eusko Alkartasuna (EA) | - | - | 27,47% | 3 |
| Alderdi Popularra (PP) | 3,98% | 0 | 2,86% | 0 |
2007ko udal hauteskundeetan Irune Berasaluze Lazkano (EAJ) hautatua izan zen, eta aurretik MTI Mendaroko Talde Independienteak gobernatu zuen.
Euskara [aldatu]
Mendaro herri euskalduna da, eta erdialdeko eta mendebaldeko euskararen lotura eremuan kokatzen da herria. Luis Luziano Bonapartek, 1864an taxututako sailkapenean, mendebaleko euskalkikotzat du Elgoibar, eta erdialdekokotzat, berriz, Deba, Mutriku eta Mendaro. Koldo Zuazoren 2008ko mapan, aldiz, Deba, Mutriku, Mendaro eta Elgoibar bi azpieuskalkion arteko lotura eremutzat ageri dira. Biztanleen %76,2 euskalduna da.
Gastronomia [aldatu]
Mendaro Euskal Herrian famatua da bertan egiten diren txokolateengatik. Txokolateak XVIII.mendetik egiten dira mendaron, Venezuelatik kakaoa garai hartan iristen hasi zelako Gipuzkoara. Mendaron jatorri frantziarreko Saint Girons familia finkatu zen garai hartan, eta txokolate enpresa sortu zuten. Gaur egun ere era tradizionalean egiten da txokolatea Mendaron. Mendaron famatuak dira ere bertako bizkotxoak.
Jaiak eta ohiturak [aldatu]
Mendaron Santa Ana jaiak ospatzen dira uztailaren amaieran. Euskal Herriko herri askotan bezala, herri kirolak eta sokamuturrak egiten dira. Urtean zehar hainbat erromeria ospatzen dira Mendaroko auzoetan. Santa Agata jaiaren bezperan baserriz baserri eta etxez etxe ibiltzen dira hainbat Mendarotar Santa eskean, koplak kantatuz eta bertsotan.
Kirolak [aldatu]
Mendaron Kilimon Futbol Taldeaak jokatzen zuen, Ospas Gain futbol zelaian. Taldea 2002-2003 denboraldian desagertu zen. Mendaron frontoi estalia dago.
Zerbitzuak [aldatu]
Mendaron debabarreneko biztanleei osasun zerbitzuak eskaintzen dizkien ospitalea dago.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||
|
|||||||