Mendaza

Koordenatuak: 42°38′34″N 2°14′05″W / 42.642777777778°N 2.2347222222222°W / 42.642777777778; -2.2347222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendaza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mendazako bandera
Bandera

Mendazako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Mendaza
AlkateaJesús Gambra Zubiria
(UPN)
Posta kodea31460
INE kodea31166
Herritarramendazar
Geografia
Koordenatuak42°38′34″N 2°14′05″W / 42.642777777778°N 2.2347222222222°W / 42.642777777778; -2.2347222222222
Azalera32,77 km²
Garaiera637 metro
Demografia
Biztanleria289 (2023:  −8)
alt_left 138 (%47,8)(2019) (%51,6) 149 alt_right
Dentsitatea8,83 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,35
Ugalkortasuna[1]‰ 38,46
Ekonomia
Jarduera[1]% 61,9 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 9 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,30 (2018:  %-2,17)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mendaza.org


Mendaza[3] Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza.

Honako herriek osatzen dute: Asarta, Azedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Azedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera.

31.8 kilometro koadrokoa da, eta 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Mendaza Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 68 kilometrora. Herria NA-129 errepidearen ertz batean dago, Azedo eta Mues bitartean, Kodesko mendilerroaren ekialdeko muturrean kokatuta.

Mugakideak hauek dira: Lana (iparraldean); Antzin, Piedramilleraeta Sorlada (ekialdean); Mueseta Desoio (hegoaldean); eta Mirafuentes, Nazar eta Zuñiga (mendebaldean).

Klima eta landaredia

Mendazako klima mediterraneo epela da, urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 12 gradu artekoak, eta prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 120 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Herriaren inguruan jatorrizko 1457 hektarea arte geratzen dira, gizakiaren eragina dela eta, asko degradatu da euren itxura.

"Hiru Hanka" Artea

Hiru hanka artea

Nafarroako naturako monumentua, Quercus Ilex motako arte espeziea da, barrualdea hutsik dauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da. Zuhaitzak 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa.

Demografia

Mendazako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 21 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,50 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken urteetan Mendazako alkateak Nafarroako Herriaren Batasuneko kideak izan dira. 2007an Javier Ángel López de Dicastillo Sanz aukeratu zuten; alderdiak lau zinegotzi lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %3,94) eta boto zuriak hamasei (%8,21). Abstentzioa %32,11koa izan zen.

Mendazako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 102 4
Agrupación Electoral Independiente 77 3

2011ko udal hauteskundeetan alderdi bereko Jesús Gambra aukeratu zuten alkate; aurkeztutako zerrenda bakarra UPNkoa (108 boto eta 7 zinegotziak) izan zen.

Udaletxea

Mendazako udaleko idazkaria Zuñigako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Arriba kalea, 1

Alkateak

2007-2011 Javier Ángel López de Dicastillo Sanz UPN
2011-2015 Jesús Gambra Zubiria UPN

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mendaza eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,43k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mendazan eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendaza Aldatu lotura Wikidatan


Mendaza
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa