Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) (arabieraz التوحيد والجهاد في غرب أفريقيا‎, at-tawḥīd wal-jihād fī gharbi 'afrīqqīyā, ingeleraz: Movement for Oneness and Jihad in West Africa) Islamiar Magrebeko Al Kaidatik bereizitako talde armatua da. 2011ko urrian egin zuen bere lehenengo ekintza armatua, Mendebaldeko Afrikan zehar jihada hedatzeko asmoa bilatuz. Hala ere bere ekintzak Aljeriako hegoaldea eta Maliko iparraldean izan dira orain arte. 2012an Maliren iparraldean egondako insurgentzian parte hartzen ari zirela aldarrikatu zuten, ondoren MNLAk Azawad izena emango zion lurraldean. Ansar Dine taldea euren aliatuen artean dago.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde honen lehen agerpena 2011ko urriaren 22an izan zen, Mendebaldeko Sahararren esku dagoen Tindoufeko errefuxiatu esparruan (Aljeria) Europako hiru kooperante bahitu zituztenean. Fronte Polisarioak lehenengo AQIMen ekintza izan zela aldarrikatu zuen. Baina egun batzuk pasata MOJWAk bideo bat igorri zuen, euren esku zeuden kooperanteak (italiar bat eta bi espainiar) askatzeko 30 milioi euro eskatuz. 2012ko martxoaren 3an MOJWAk Tamanrasseten eztanda egin zuen kotxe baten egiletza aldarrikatu zuen. Ekintza horretan suizidaz gain 10 soldadu eta zibil batek zauriak jazo zituzten.

2012an Malin emandako altxamenduan Gaoko erasoan parte hartu zutela esan zuten.