Mendebaldeko Riviera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genovako golkoa.

Mendebaldeko Riviera (italieraz: Riviera ligure di ponente, ligurieraz: Rivëa de Ponente) Liguria eskualdearen mendebaldeko zatian dagoen kostalde zatia hartzen duen gune geografikoa da, bere osotasunean Riviera Liguriarra edo soilik Riviera bezala ezagutzen dena. Genovako mendebaldeko auzoetatik Frantziako mugaraino hedatzen da, Ventimiglia hiritik gertu. Ikuspegi geografikotik, Mendebaldeko Rivieraren ekialdeko muga Leira ibaiaren itsasoratzetik Liguriako itsasoaren iparraldereneko muturrean dago, mendebaldekoa Cap Martin inguruan dagoen bitartean, Mentonetik bost kilometro inguru mendebaldera.

Ohi eta geografikoki, Ekialdeko Rivierarekin kontrajartzen da.

Mendebaldeko Rivieraren azpibanaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko liguriarren itsasoa eta haranen artean doan kostalde zati luzeak zenbait izen jasotzen ditu. Ohi ezagunenak diren bi zatiak Riviera delle Palme, hau, era berean, Riviera del Beigua, Finalese eta Albenganesen banatzen delarik, eta Riviera dei Fiori, Imperiense, Sanremense eta Ventimigliensen banatua dagoena dira.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza zabal eta hareatsuek bereizten dute. Zati honetan edertasun handiko eta tradizio turistikoko toki ugari ere badago, Porto di Savona garrantzitsua eta San Remo herriaz gain, San Remoko kantu jaialdiagatik eta Milan-San Remo klasiko ziklistaren amaiera izateagatik ezaguna dena.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia Udalerriak
Genova Arenzano, Cogoleto
Savona Varazze, Celle Ligure, Albisola Superiore, Albissola Marina, Savona, Vado Ligure, Bergeggi, Spotorno, Noli, Finale Ligure, Borgio Verezzi, Pietra Ligure, Loano, Borghetto Santo Spirito, Ceriale, Albenga, Alassio, Laigueglia, Andora
Imperia Cervo, San Bartolomeo al Mare, Diano Marina, Imperia, San Lorenzo al Mare, Santo Stefano al Mare, Riva Ligure, Arma-Taggia, San Remo, Ospedaletti, Bordighera, Vallecrosia, Ventimiglia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]