Mendebaldeko Sierra Madre
Wikipedia(e)tik
Mexikoko mendilerro nagusiak: Ekialdeko Sierra Madre, Mendebaldeko Sierra Madre eta Hegoaldeko Sierra Madre
Mendebaldeko Sierra Madre[1] Mexiko mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko muturrean 1.500 kilometroz hedatzen den mendilerroa da. Arizona eta Sonoraren arteko mugatik hegoaldera hedatzen da Sonorako ekialdea, Chihuahua (Mexiko)ko mendebaldea, Sinaloa, Durango (Mexiko), Zacatecas, Nayarit, Jalisco, Aguascalientes eta Guanajuato zeharkatuz. Hegoaldean Ardatz Neobolkaniko eta Hegoaldeko Sierra Madrerekin elkartzen da. 289.000 km²-ko azalera du, Mexikoko lurraldearen seirena. Garaiera berdintsuko gailur gehiago badira ere, mendi garaiena Cerro Mohinora (3.250 m) dela uste da.