Mendeku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamletek mendekua du oinarri

Mendekua irain edo kalte baten ordaina da, zigor gisa ezartzen dena.[1] Alde askotan, justiziarekin lotura estua du baina bere helburua ordaingarria baino iraingarria da.

Antzinako gizarteetan, batez ere justizia-sistema ahulak zituztenean, irainak gutxitxeko sistema mendekua onartzea izan zen. Horrela italiar vendetta, japoniar katakiuchi[2] edo islandiar víglóði[3] instituzionalizatu ziren.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Boye De Mente. (1994). 113 Katakiuchi The Need for Revenge. in: NTC's dictionary of Japan's cultural code words. University of Michigan, 192 or. ISBN 0844283916..
  3. Byock, Jesse L.. (2001). Viking Age Iceland. Penguin Books, 227 or. ISBN 0141937653..

Kanpo loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mendekua