Mendexa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mendexa

 Bizkaia
Karraspio hondartza Isuntzatik ikusia.
Karraspio hondartza Isuntzatik ikusia.
Mendexako bandera

Mendexako armarria

Izen ofiziala Mendexa
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Lea-Artibai
Alkatea ez du1
Herritarra mendexar
Koordenatuak 43°20′47″N 2°29′10″W / 43.34639°N 2.48611°W / 43.34639; -2.48611Koordenatuak: 43°20′47″N 2°29′10″W / 43.34639°N 2.48611°W / 43.34639; -2.48611

Bizkaia municipalities Mendexa.PNG

Eremua 6,91 km2
Distantzia 56 km Bilbora
Posta kodea 48215
Biztanleria 431 bizt (2010)
Dentsitatea 62,37 bizt/km²
1Mendexan une honetan ez dago alkaterik, azken hauteskundeen ostean gestora batek zuzentzen du udala.

Mendexa Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerria da, kostaldean eta Lea-Artibaiko eskualdean kokaturik.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Lea ibarreko herrietatik itsasoaren ondoan kokaturik dagoen bakarra da. Dena den, herriaren erdigunea itsasotik urrun dago, barrualdean, muino baten gainean. Bertan egon da beti Erdi Aroan eraiki zenetik. Mendexak guztira lau auzo dauzka, Iturreta, Leagi, Likona eta Zelaia. Herriak erdigunea du, Zelaia, baina baita hiru auzo udalerrian zehar sakabanaturik daudenak. Erliebe zaileko herria da eta aldapak ugariak dira.

Mendexak Kantauri itsasoarekin egiten du muga iparraldean, Lekeitiorekin ipar-mendebaldean (berez, Lea ibaiak banatzen ditu Lekeitio eta Mendexa), Ispasterrekin mendebaldean, Amorotorekin hego-mendebaldean, eta Berriatuarekin hegoaldean.

Erliebeari dagokionez, honako elementuak dira aipagarri:


[aldatu] Historia

Itsasertzeko labarrak direla eta, Mendexa barrualdean kokatzen da, itsas gaineko muinoaren babesean. Erdi Aroan, Alfonso El Casto erregearen garaietan, IX. mendean, Iurreta Likona eta Mendexako leinuak gaur egungo Mendexara heldu ziren. Goi Erdi Aroako agirietan Lekeitioko elizarena agertzen da Mendexa. 1637. urtean, berriz, Felipe IV.a erregeak Frantziaren eta Espainiaren arteko gerrarako gizonak behar zituela eta, Bizkaiko jaurerriak probintzia guzietatik bildu zituen gizonen artean bi mendexar joan ziren.

Herriak borroka egin behar izan zuen bere elizbarrutiaren jabe izateko, eta hori lortu zuen unetik muga politiko eta administratiboak jarri ahal izan zituen, Lekeitiotik banandu eta udalerria osatzeko. Gernikako batzar etxean 23. jesarlekua betetzen zuen.

[aldatu] Demografia

Mendexako biztanleriaren bilakaera gorabeheratsua izan da XIX. mendearen erditik, Lekeitioren ondoan egoteak mesede egin dio Mendexari, eta horregatik, azken urteetan, Lekeitioko etxebizitza gabeziak, hainbat biztanle eraman ditu mendexara.

Mendexako udalak tasaturiko 30 etxebizitza eraiki nahi ditu hurrengo urteetan.

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006 2010
Biztanleak 290 423 423 443 444 459 503 464 502 417 366 340 347 341 400 431

[aldatu] Ondarea

[aldatu] San Pedro Apostuluaren eliza

Zelaia auzoan dagoen eliza hau 1545ean izendatu zuten eliza nagusi. XVI. mende eta XVIII. mendeetako gotiko eta barrokoak nahasten dituen eraikina da. Eraikinaren aurrealdean atari bat dago, elizan sartzeko arku zorrotz batekin.

Elizaren barrualdea nabe bakarrekoa da, gurutzedun gangarekin, eta bertan Andra Mariren irudia ageri da. Irudia XIII. mendeko eskultura erromanikoa da.

[aldatu] Bestelakoak

  • Marierrota
  • Leagi dorretxea
  • Mendexako gurutzeak

[aldatu] Hauteskundeak

Mendexako alkatea, Eusko Alderdi Jeltzalea, Luis Maria Okamika Gogenola da. 2007ko udal hauteskundeetatik kudeaketa batzorde batek zuzentzen du udala, boto gehien lortutako alderdiaren botoak (Eusko Abertzale Ekintza) baliogabetzat hartu ondoren.

Hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Mendexako Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 105 7
PP 4 0

Baliogabeko botoak 150 izan ziren (%55,76). Kontuan izan behar da Ezker Abertzalearen hautagaitza (EAE-ANV) legez kanporatua izan zela, eta haren botoak baliogabe gisa hartu. Zuri emandako botoak, berriz, hamar (%8,4)izan ziren eta abstentzioa %23,14koa.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Mendexako San Pedro jaiak abuztu hasieran ospatzen dira. Horrez gain, otsailean Nazioarteko Organo Jaialdia antolatzen da.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Mendexa
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa



Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak