Mendiola (Gasteiz)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Mendiola.

Mendiola

 Araba
Mendiola gasteiz.jpg
Udalerria Gasteiz
Mendiola is located in Euskal Herria
Mendiola
Mendiola is located in Araba
Mendiola
Mendiola is located in Gasteiz
Mendiola
Koordenatuak: 42°49′03″N 2°39′07″W / 42.8175°N 2.65194°W / 42.8175; -2.65194Koordenatuak: 42°49′03″N 2°39′07″W / 42.8175°N 2.65194°W / 42.8175; -2.65194
Biztanleria 149 (2007)

Mendiola Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 574 metroko garaieran dago, hiriaren hegoaldean, Olarizuko muinoaren magalean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 139 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Mendiolako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
146 152 148 140 133 131 134 139

[aldatu] Arkatzako zirkuitua

Mendiolan dago Arkatzako zirkuitua, ibilgailu motordunen lasterketetarako erabilitako 990 metroko lurrezko pista bat. Gasteizko Udalak birmoldatu eta prestatu nahi izan zuen, baina asmoa ez zen aurrera atera, hango lurrak kutsaduraz garbitzea garestiegia zela eta.[1][2]

Herritarrek gogor kritikatu dute zirkuitua, legez kanpokoa delako. Basogintzako balioa duten lurretan dago, nekazaritzako paisaia balioa duen eta azaleko uren babes berezia duen eremu batean. Administrazio publikoek zirkuitua eraikitzen utzi zuten, inolako kontrolik edo ingurumen txostenik gabe.[3]

[aldatu] Zabortegi ohia

Era berean, Mendiolako zabortegi ohiak herritarren kexua eragin du, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen inbentarioan[4] oraindik sartu ez dutelako. Mendiolako Administrazio Batzarreko buru Koldo Camonek salatu duenez, Gasteizko Udalak betebehar hori ez du bete, eta zabortegia ofizialki itxi eta gero ere, ez zuten estali, eta kontrolik gabe funtziona zezan utzi zuten.[3]

[aldatu] Erreferentziak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak