Mendizaletasun

Wikipedia(e)tik
(Mendizaletasunatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pirinioetako GR 11 ibilbidean barna doazen mendizaleak, Anayet mendiaren inguruan.

Mendizaletasuna, mendigoizaletasuna nahiz mendi kirolak mendiak igo, oinez nahiz eskiatuz, mendietan barrena ibili eta mendi ingurua baliatuz bertan lekutzen diren kirolen multzoa da. Mendi kirolan kontuan hartu behar ditugu inguruaren jakintza, mendi teknikari eta honekiko ditugun orientatzeko gaitasunak. Kirolaz gainera, mendizaletasuna zaletasuna eta naturarekin bat egiteko modua ere bada askorentzat. Horregaitik, mendi kirola praktikatzen duten pertsonentzat, ez da kirol bat soilik, bizitzeko modu bat baizik.

Euskal herrian, gainera, hauek praktikatzeko lurralde guztiz aproposa daukagu. Gure lurralde menditsu honek paraje eta paisai paregabe ugari eskaintzen dizkigu naturarekin harremanean eta hiri zaratatsuetatik urrun. Egunero egon gaitezke toki berriak deskubritzen, toki eder eta oso interesgarriak. Euskal mendiak izeneko web guneak Euskal Herriko mendi guztien ezaugarri teknikoak, mendiek eskaintzen dizkiguten ibilbideak, deskargatzeko GPS arrastoak, mendizaleek ateratako argazkiak, eta beste eduki interesgarri ugari eskaintzen digu. Estatu mailan mendizaletasuna praktikatzeko leku ugari ere ditugtu, baina euskal herrian ditugun leku eder eta liluragarriekin ez dugu zertan euskal herritik atera behar hauek praktikatu eta gozatzeko.

Mendizaletasuna hamabi ataletan banatuta dago: xendazaletasuna, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa (azken hau era berean arroka eta izotz eskaladan banatua), ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.

Sarritan mendizaletasun izendapena goi mendiak igotzeko jarduerarekin lotu ohi da, hau da, garaiera handietako mendizaletasuna. Honela mendiak igotzen dituenari mendizale deitu ohi zaio eta aldiz ez lehen aipatutako jardueraren bat egiten duenari. Mendizaletasun ikastaro edo gida bat aipatzean ere hau mendian barna egiten diren txango eta ibilaldiekin lotu ohi da, baina ez mendizaletasunaren barnean dauden aukera zerrenda zabaleko beste atalekin. Alpinismoa mendizaletasuna aipatzeko erabiltzen den beste izen bat da, halere Alpeetan barna egin ohi diren mendi txangoei buruz hitz egiteko izendapen zehatzagoa da.

Mendizaletasunaren hamabi jarduerak lau ataletan bana ditzakegu. Honela materialak, teknikak eta entrenamenduak zehaztu ditzakegu.

Atal ezberdinak hauek lirateke:

1.  Oinezko Atala

  • xendazaletasuna
  • erdi mailako mendia
  • goi mendia
  • espedizioak

2.  Eskalada Atala

  • arroka eskalada
  • izotz eskalada
  • kirol eskalada
  • bulder

3.  Iraupenezko Atala

  • mendiko duatloia
  • erdi mailako mendi maratoia
  • mendiko maratoia.

4.  Berezien Atala

  • arroila jaitsiera
  • ibilbide eskia.

Eduki-taula

[aldatu] Alpinismoa, Andinismoa eta Himalayismoa

Oso garrantzitzua da esatea ere alpinismo, andinismo eta himalayismo terminoak askotan erabiltzen direla altuerako mendizaletasuna aipatu nahi denean, baina ez litzateke horrela erabili beharko. Alpinismo hitzak Alpeetako igoera adierazten du, beraz 5000 m baino txikiagoak diren mendieen igoera. Andinismoak, aldiz, Andeetako mendi baten igoera adierazten du, hau da, 5000 m baino altuagoak eta 7000 m baino txikiagoak diren mendiak igotzea. Himalayismoa, azkenik, Himalayako mendi baten igoerari deritzo, 7000 m baino gehiago duten mendiak alegia.

[aldatu] Ikusi ere

[aldatu] Mendigoizale ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak