St Philip Gotorlekuaren setioa

Koordenatuak: 39°51′55″N 4°18′20″E / 39.8653°N 4.30569°E / 39.8653; 4.30569
Wikipedia, Entziklopedia askea
Menorcaren erorrera» orritik birbideratua)
St Philip Gotorlekuaren setioa
Zazpi Urteko Gerra
St. Philipeko forteari eginiko erasoa, 1756ko maiatzaren 20an
Data1756ko ekainaren 29a
LekuaMenorca, Mediterranear itsasoa
Koordenatuak39°51′55″N 4°18′20″E / 39.8653°N 4.30569°E / 39.8653; 4.30569
EmaitzaFrantziaren garaipena
Gudulariak
 Frantziako Erresuma  Erresuma Batua
Buruzagiak
Marquis de la Galissonnière
Armand de Vignerot du Plessis
William Blakeney
Indarra
15.000 2.800
Galerak
800 hildako
2.000 - 3.000 zauritu
400 hildako

St Philip Gotorlekuaren setioa, Menorcaren errorera edo Menorcaren setioa 1756an Menorcan gertatu zen guduaren izena da, Zazpi Urteko Gerraren barruan.

Richeliku Dukearen kontrolpean zegoen frantziar talde bat uhartera iritsi zen eta britainiar indarrak setiatu zituen, euren errendizioa lortuz. Honen ondorioz John Byng Almiranteak itsasontziak atera eta itsas-bataila baten bila abiatu zen, Menorcako gudua izenez ezagutzne dena. Galdu ondoren Byng Gibraltarrera mugitu zen, Menorca frantziaren esku utziz. Byng exekutatua izan zen bataila horren ostean. Hala ere gotorlekuan geratu ziren soldaduek baimena eskuratu zuten euren armekin ihes egiteko, garai hartan ohitura zenez.

Guduaren ostean Hyacinthe Gaëtan de Lannion Menorcako Gobernadore izendatu zuen Frantziak. Sir Edward Hawkem gidatutako itsas-eskuadroi batek bidaia egin zuen Menorcara Byngen heriotzaren ostean. Hawkek ez zuen indar nahikorik lur-hartzeko eta beraz ihes egin zuen, Marseilla inguruan nabigatuz hiru hilabetez. Kritikak jaso zituen setioa egiten ez saiatzeagatik.

Frantziak Menorcan agindu zuen gerrak iraun zuen bitartean, eta hori izan zen britainarren eskuetatik kendu ahal izan zuten lurralde bakarra. Parisko Itunaren bidez uhartea berriro ere Erresuma Batuaren esku geratu zen, Guadaluperen truke. 1781an, hala ere, berriro kendu zioten ingelesei Menorca, Amerikako Independentzia Gerraren baitan, eta ondoren Espainiaren eskuetara igaro zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]