Menosca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menosca
Datuak
EskualdeaHispania Tarraconensis
Historia
KulturaBarduliar, erromatar
Metropolia(k)Antzinako Erroma

Menosca (antzinako grezieraz: πὀλις) barduliarren lurraldeko civitas bat izan zen, Ptolomeok aipatu zuena.[1] Haren kokapena ezezaguna da, baina zenbait ikerlarik Hernanin, Zarautzen, Getarian edo Donostian kokatu dute. Edonola ere, kostaldean zegoen, Deba eta Oiasso artean.

Zarauzko indusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Maria parrokian edo Santa Maria La Real elizaren azpian egindako indusketa lanak 1997an hasi ziren. Horiei esker, Burdin Arotik aurrera topatutako aztarnak agertu ziren. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]