Mentxebike
Wikipedia(e)tik
Mentxebike[1] (меньшевики errusieraz) Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako fakzioa, 1903an sortua. Mentxebikek errusieraz «gutxiengoa» esan nahi du. Fakzio hau Julius Martovek zuzentzen zuen. Aldiz, alderdiaren beste taldea, boltxebike deitutakoa, Vladimir Illitx Leninek gidatzen zuen.
Mentxebikeek, boltxebikeen tesien aurka, alderdiaren oinarri sozialaren hedapena lehenesten zuten, homogeneotasun ideologikoaren eta antolakuntza gaitasunaren gainetik.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Errusiako Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |