Mercè Rodoreda
Kataluniar idazlea (Bartzelona, 1909 - Girona, 1983). Mirador, La Rambla eta La Publicitat egunkarietan idazten zuen, eta 1938an ospea eman zion Aloma eleberria argitaratu zuen. Erbestera jo behar izan zuen Gerra Zibilean eta Genevan hasi zen lanean itzultzaile gisa. Rodoredaren eleberrietako gai nagusiak amodioa, heriotza eta denbora dira. Haren lanak hamabost hizkuntzetara itzulita daude, eta mundu guztian ezaguna da.
Lan nagusiak: Vint-i-dos contes (1958, Hogeita bi ipuin), La plaça del Diamant (1962, Diamantearen plaza, Maite Gonzalezek euskaratua), El carrer de les Camèlies (1966, Kamelien kalea), La meva Cristina i altres contes (1967, Nire Kristina eta beste ipuin batzuk), Jardí vora la mar (1967, Itsas ondoko lorategia), Mirall trencat (1975, Ispilu hautsia), Semblava de seda i altres contes (1978, Zetazkoa zirudien eta beste ipuinak), L´hostal de les tres camèlies (1979, Hiru kamelia zituen ostatua), El maniquí (1979, Manikia), Viatges i flors (1980, Bidaiak eta loreak) eta Quanta, quanta guerra (1980, Gerra, zenbat gerra). Rodoredaren ipuin-sorta bat Maite Gonzalezek euskaratu du: Ipuin hautatuak.
Novelas [aldatu]
- Sóc una dona honrada? (1932).
- Del que hom no pot fugir (1934).
- Un dia en la vida d'un home (1934).
- Crim (1936).
- Aloma (1938).
- La plaça del Diamant (1962).
- El carrer de les Camèlies (1966).
- Jardí vora el mar (1967).
- Mirall trencat (1974).
- Quanta, quanta guerra... (1980).
- La mort i la primavera Barcelona (1986).
- Isabel i Maria (1991).
Novelas Euskal traducido [aldatu]
- Diamantearen Plaza [La plaça del Diamant]. Donostia: Elkar, 1994. (Trad. Maite González Esnal)
- Ipuin Hautatuak. Donostia: Elkar, 1984. (Trad. Maite González Esnal)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.