Mercairuña

Koordenatuak: 42°50′01″N 1°41′20″W / 42.83359°N 1.68883°W / 42.83359; -1.68883
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercairuña
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°50′01″N 1°41′20″W / 42.83359°N 1.68883°W / 42.83359; -1.68883
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1974
Arkitektura

Mercairuña, Elkarte Anonimoa edota Iruñeko Horniketa Merkatu Zentralak (gaztelaniaz Mercados Centrales de Abastecimiento de Pamplona) Iruñerria eta inguruak hornitu ohi dituen enpresa handizkaria da, 1974an sortu eta 1979an martxan jarri zelarik. Santa Luzia-Soltxate eremuan dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

170.000 m²-ko azalera du eta Iruñeko ipar-mendebaldeko Soto Aitzoain kalean dago (Agustinoen poligonoa), Orkoien eta Berriozar udalerrien artean, Euskadi, Errioxa eta Aragoiekin ongi komunikatutako ardatzean.[1]

Enpresa elkarte publiko handizkari gisa sortua izan zen (Iruñeko Udala (%51a), MERCASA (%40) eta Nafarroako Foru Erkidegoak (%9a). Hasierako diru emaria 350 milioi pezeta izan zen.[2]

Hasiera batean instalakuntzak arraina, haragia, fruituak eta barazkiak bezalako produktu freskoen handizkari zerbitzuak ezartzeko eraiki ziren, bai eta beste motako produktuen kokalekua izateko ere. 1988an zerbitzu gehigarrien handitzea egin zen, tartean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT), zaborren sailkapen eta erreziklai zentrua eta etorkizunean zerbitzu berriak ezartzea ahalbideratuko zuen erabilera anitzeko eremua ere gehitu zitzaizkiolarik. 2001ean sute larria jasan ondoren eraberritua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]