Meridako bataila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Meridako gudua Espainiako Gerra Zibileko lehengoetako gudua izan zen, milizia errepublikarrak Afrikatik zetorren armada gelditzen saiatu zirenean Meridako hiri historikotik gertu, nahiz eta azkenean ez lortu.

Matxinoak errepublikarrak hiritik kanpora bota zituzten 1936ko abuztuaren 10ean eta bertako kontrola finkatu zuten hurrengo egunean. Honek, Yagüe jeneralari lagundu zion Badajoz hiria beregan hartzeko egun batzuk geroago.

Afrikako armadaren aurrera pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada Nazionala, Asensio Koronela buru zuela, Sevillan elkartu zen Italiar eta Alemaniar laguntzarekin, iparralderantz jotzeko abuztuaren 2an Queipo de Llano Generalak emandako kamioiekin. Castejón Komandanteak jarraitu zituen beste soldadu talde batekin abuztuaren 3an.

Asensiok iparralderantz jo zuen, eraso errepublikarrei aurre egiten abuztuaren 6an. Hurrengo egunean, Afrikako Armadak Errepublikaren miliziak Almendralejoko hiritik bota zituen, gudu gogor eta odoltsu baten ondoren. Miliziak iparrera joan ziren Meridara iritsi arte. Bitartean, odolez betetako matxinoak ez zuten aurrera jo, Castejónen zain egon ziren eta.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikarrek lubakiak eraiki zituzten Guadianan, Meridatik zenbait km hegoaldera, abuztuaren 10ean. Asensiok gogor eraso zituen, zubian zeuden Miliziak gainditu zituen, erreka kontrolpean eduki eta hiria beregan hartu zuen. Errepublikarrak atzera joan ziren bilduta geratzera arriskatu baino lehen.

Gero, Yagüeren soldaduak Ekialderantz joan ziren Badajozetik gertura iritsi arte Asensio eta Castejónekin. Destakamendu bat bidali zuen Tella teniente koronela buru zuela Meridako hiria gorde zezan. Abuztuaren 11ean, Milizia Errepublikarrak Madridetik iritsitako Guardia Zibil eta Asalto Guardia kontingente batek indartu zituen abuztuaren 11ean. Merida eraso zuten baina Tella Legionario pofesionalek gainditu zituzten gudu hartan.

Bitartean Yagüeren indarrek Badajoz hartu zuten bertako biztanleak bildurrez beteta utzirik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Marcha: The Drive on Madrid Obtenido de "http://es.wikipedia.org/wiki/Batalla_de_M%C3%A9rida"