Merit Ptah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Merit Ptah

Merit Ptah (K. a. 2700. urtea), munduko lehen sendagilea kontsidera daiteke. Bera da ere benetako izenaz ezagutzen den lehen emakume zientzialaria. Bere irudia Saqqarako piramide mailakatutik gertu dagoen nekropoli bateko hilobi batean ikus daiteke. Bere semeak, apaiz Gorena zenak, "Sendagile buru" bezala deskribatzen zuen.

IAUk, International Astronomical Union delakoak Venusen dagoen krater bati Merit Ptah izena jarri zion bere omenez.

Nota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da konfunditu behar Merit-Ptahrekin, Ramosen emaztearekin, Tebasko gobernatzailea eta Amenofis IVaren visirra (garrantzi politiko handiko pertsona).