Merkataritza-askatasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Merkataritza-askatasun, merkataritza libreko zona edo merkataritza askeko eremua, kontzeptu ekonomiko bat da eta barne eta kanpo merkataritzarekin lotzen dugu. Barnealdeari dagokionez, merkataritza-askatasuna dagoen ekonomia bateko enpresa askearen baliokidea da, eta ez dago oztoporik eragile ekonomikoen sarbidea saihesteko merkataritza jardueran,(prezio askatasuna, ordutegi askatasuna, establezimenduak irekitzeko askatasuna, kontratazio askatasuna, eta abar) adieraz ditzakete. Ekonomiaren liberalizazioaren arabera, barne-merkataritza askearen oztopo nagusiak estatuaren eskuhartzea eta interes taldeen konformazioa dira: sindikatuak, ugazabak, edo, historikoki, gremioak erregimen zaharrean arau zorrotzak ezartzen zituzten bulego, industria eta dendetarako sarrera oztopatzeko.

Kanpo-merkataritza arloan, merkataritza askatasuna protekzionismoren aurkako bidea da, muga-zergaren gabezian oinarritzen da eta beste edozein eratako merkataritzako hesi, (kuotak, kupoiak, gobernu arauak, osasun eta kalitatezko baldintzak)horiek herrialdeen arteko produktuen trukea oztopatzeko xedea dute non herrialde hauek unitate ekonomiko banatu gisa funtzionatzen duten (merkatu nazionala) legediaren, bere fiskalitateren, bere monetaren, bere instituzio ekonomikoaren, eta abarren ondorioz. Merkataritza-askatasunak, herrialde ezberdinetako gizabanakoen eta enpresen arteko oztopo artifizialen ezabaketa ekarri du. Ekonomian, Jarrera librekanbista, jarrera protekzionistaren aurrean jartzearen adierazpena da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]