Merkatu efizientearen hipotesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugene Fama nobel sariduna, hipotesi honen sortzailea.

Merkatu efizientearen hipotesiak burtsako eragile guztiek duten informazioa eta etorkizunari buruz dituzten itxaropenak merkatuko prezioetan islaturik daudela baieztatzen du; horrela, inbertitzaileek ezingo lukete besteek baino errentagarritasun handiagoa eskuratu, akzio eta titulu guztiak dagokien prezioan, hau da, eskura daitekeen informazio guztiarekin, baloratuta daudelako.

Eugene Fama ekonomilariak 1970eko hamarkadan garatu zuen ideia hau[1]. Fama finantza merkatuen efizientzia ari zen aztertzen eta, garatu zuen hipotesi honen arabera, finantza aktiboen prezioek finantza merkatuetako informazio eskuragarri guztia islatzen dute. Hots, finantza merkatuak ez dira inoiz erratzen, bertako saltzaileek zein erosleek batzuetan jokabide okerrak hautatu arren. Famaren unibertso teorikoan ez dago burbuilentzako edota espekulatzaileentzako tokirik.

Merkatu efizienteen hipotesia Igurikapen edo espektatiba arrazionalen teoriatik oso gertu dago, baita finantza aktibo eratorrien prezioak ezartzeko ereduetatik ere. Teoria hauek guztiek 1990eko hamarkadatik aurrera garatutako finantza merkatuen garapenerako oinarri teorikoa eskaini dute, eta batzuen ustez, 2008ko Atzeraldi Handiaren iturburua horixe izan da, teoria hauetan oinarritutako garapen ero eta kontrolik gabekoa[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «http://www.argia.eus/argia-astekaria/2390/saria-gora-saria-behe» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]