Merkurio-manganesozko izar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Merkurio-manganesozko izarrak ionizatutako merkurioaren xurgaketaren ondorioz euren espektruan 398,4 nanometrotara lerro irten bat duten izar berezi ez magnetiko batzuk dira. Izar hauek sekuentzia nagusikoak dira, B espektru motakoak eta 10.500 eta 15.000º K bitarteko azaleko tenperatura efektiboa dute. Klase honetako izarrek ezohikotasun kimiko ezberdin ugari dituzte, zenbait elementu kimiko oso ugariak eta beste batzuk oso urriak direlarik.

Merkurio-manganesozko izarrek beste izar batzuetatik bereizten dituzten bi ezaugarri dituzte. Alde batetik, fosforoa, manganesoa, galioa, zirkonioa, itrioa, platinoa, estrontzioa eta merkurioa behar baino kopuru handiagoan dute, eta, bestetik, ez dute eremu magnetiko indartsu bat. Zenbait elementu gure eguzkian baino 105 aldiz ugariago dituzte.

Antzeko beste izar batzuekin alderatuz errotazio motelekoak izateko joera dute, eta, ondorioz, izar hauen atmosfera nahiko bare egoten da. Ezohiko kopuruak biziki egonkorra den giro hidrodinamiko baten ondorio izan daitekeela uste da; atomo mota ezberdinak grabitatearen ondorioz hondoratzen dira, beste batzuk erradiazio presioaren ondorioz kanpora bultzatuak diren bitartean, modu homogeneoan banatuta ez egotea eraginez.

Merkurio-manganesozko izarrak izarren efektu hidrodinamikoak aztertzeko laborategi garrantzitsutzat hartzen dira. Izar ugariren emaitzak erabiliz elementuen edukien dependentzia izarren paremetruekin azter daitezke, baita aurreikuspen teorikoekin alderaketak egitea ere.

Merkurio-manganesozko izarrik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klase honetako izarren eredua Alpheratz edo Alfa Andromedae da. Jarraian dagoen zerrendan talde honen barruan dauden izarrik dizdiratsuenetako batzuk agertzen dira.

Izena Bayerren izendapena/Flamsteed Espektru mota Irudizko magnitudea
Alpheratz α Andromedae B8IVmnp +2,06
Gienah Gurab Gamma Corvi B8III +2,59
Maia 20 Tauri B8III +3,87
χ Lupi B9IV +3,96
Muliphein Gamma Canis Majoris B8II +4,10
φ Herculis B9mnp +4,23
π1 Bootis B9p +4,91
ι Coronae Borealis A0p +4,98
κ Cancri A B8IIImnp +5,24
OV Geminorum 33 Geminorum B7III +5,87
Dabih Minor Beta Capricorni|β Capricorni B B9.5III/IV +6,10