Merkurio (elementua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Merkurioa
80 UrreaMerkurioaTalioa
Cd

Hg

Uub
Hg-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Merkurioa, Hg, 80
Serie kimikoa Trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 12, 6, d
Itxura Zilar zuri kolorea
Merkurioa
Masa atomikoa 200,59 g/mol
Konfigurazio elektronikoa Xe 4f14 5d10 6s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 18, 2
Propietate fisikoak
Egoera likido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
(likido) 13,534 g/L
Urtze-puntua 234,32 K
(-38,83 °C, -37,89 °F)
Irakite-puntua 629,88 K
(356,73 °C, 674,11 °F)
Urtze-entalpia 2,29 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 59,11 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 27,983 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 315 350 393 449 523 629
Propietate atomikoak
Kristal-egitura erronboedrikoa
Oxidazio-zenbakia(k) 2, 1
Elektronegatibotasuna 2,00 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 1007,1 kJ/mol
2.a: 1810 kJ/mol
3.a: 3300 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
150 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
171 pm
Erradio kobalentea 149 pm
Van der Waalsen erradioa 155 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 8,30 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura (likido, 20 Â°C) 1451,4 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: merkurioaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
194Hg Sintetikoa 444 u ε 0,040 194Au
195Hg Sintetikoa 9,9 o ε 1,510 195Au
196Hg  %0,15 Hg egonkorra da 116 neutroirekin
197Hg Sintetikoa 64,14 o ε 0,600 197Au
198Hg  %9,97 Hg egonkorra da 118 neutroirekin
199Hg  %16,87 Hg egonkorra da 119 neutroirekin
200Hg  %23,1 Hg egonkorra da 120 neutroirekin
201Hg  %13,18 Hg egonkorra da 121 neutroirekin
202Hg  %29,86 Hg egonkorra da 122 neutroirekin
203Hg Sintetikoa 46,612 e β 0,492 203Tl
204Hg  %6,87 Hg egonkorra da 124 neutroirekin
Erreferentziak

Merkurioa edo zilarbizia elementu kimiko bat da, Hg ikurra eta 80 zenbaki atomikoa dituena. Bere izena eta ikurra (Hg) latinezko hidrargirium hitzetik datoz; azken hau, berriz, grezierazko hydrargyros (hydros, ura eta argyros, zilarra) hitzetik dator.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioa metal astun zilarkara da. Giro-tenperaturan eta -presioan likidoa den elementu bakanetako bat da, bromoarekin batera. Gaizki eroaten du beroa beste metal batzuekin alderatuz gero, baina elektrizitatea hobeto eroaten du. Erraz osatzen ditu aleazioak beste metal batzuekin, hala nola urrearekin edo zilarrarekin, baina ez burdinarekin. Uretan disolbaezina da eta azido nitrikotan disolbagarria. Gas egoerara igarotzean lurrun toxiko eta korrosiboak eratzen ditu. Azala, begiak eta arnasbideak erasotzen ditu.

Bere oxidazio-egoerarik ezagunena bibalentea da, hau da, bi atomorekin soilik elkartzen da. Hala ere, 2007. urtean aurkitu zen tenperatura oso baxuetan (-260 Â°C) egoera tetrabalentean ere existitzen dela.

Merkurioa termometroetan, barometroetan, manometroetan eta beste tresna zientifiko batzuetan erabiltzen da. Hala ere, elementu honen toxikotasunaren ondorioz, debekatu egin da bere erabilera termometro medikuetan, eta horren ordez alkoholean oinarritutakoak edo termometro digitalak hobetsi dira. Oraindik ere zenbait ikerketa zientifikotan erabiltzen da.

Merkurioa mundu osoan zehar ageri da, eta forma disolbaezinetan, esaterako merkurio sulfuro eran, kaltegabea da, baina oso toxikoa da disolbagarriak diren formetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merkurio (elementua) Aldatu lotura Wikidatan