Merle Oberon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Merle Oberon
Merle Oberon
Datu pertsonalak
Izen osoa Estelle Merle O'Brien Thompson
Jaio 1911ko otsailaren 19a
Mumbai ( India)
Hil 1979ko azaroaren 23a
Malibu, Kalifornia ( Ameriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Tontor Ekaiztsuak
The Private Life of Henry VIII
IMDB IMDBko fitxa

Merle Oberon (Mumbai, India, 1911ko otsailaren 19a -Malibu, Ameriketako Estatu Batuak, 1979ko azaroaren 23a), Estelle Merle O'Brien Thompson izenarekin jaioa, amerikar-britainiar aktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indian jaioa, Merlek ez zuen Ingalaterrara 1928 arte bidaiatu. Klub batean hasi zen lanean Queenie O'Brien izen artistikoarekin eta zenbait pelikula txikitan lan egin zuen. Bere lehen paper garrantzitsua Ana Bolenarena izan zen The Private Life of Henry VIII filmean (1933), non Charles Laughtonen ondoan lan egin zuen. 1934an Leslie Howardekin batera The Scarlet Pimpernel filma protagonizatu zuen.

Merle Oberonen karrera aldatu egin zen Alexander Korda zuzendariarekin ezkondu ondoren, bere izena ospetsu egin zuenagatik aldatzeko konbentzitu zuena izan zena. 1935ean The Dark Angel protagonizatu zuen, honen ondorioz emakumezko aktorerik hoberenarentzako Oskar Saria jasotzeko izendatuta egon zelarik.

1939an Cathy izan zen Tontor Ekaiztsuak filmean, Laurence Olivierren ondoan. 1954an Josefina enperatriza izan zen Desirée filmean Marlon Brandoren ondoan, honek Napoleon Bonaparteren papera egiten zuelarik.

Merle Kordagandik 1945ean dibortziatu zen eta beste hiru alditan ezkondu zen. Istripu zerebrobaskular baten ondorioz hil zen 68 urterekin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Merle Oberon