Merlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merlin
Merlin eta Vivien
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Pertsonai Mitologikoa
Mitologia Zeltiar mitologia
Lekua Bretainia, Kornualles, Gales eta Ingalaterra

Merlin[1] (galesez: Myrddin) VI. mende amaierako galestar azti bat izan zen, halere, hipotesi baten arabera Merlin ez zen pertsona jakin bat izanen, titulu bat baizik, druida bezala, eta arturiar zikloaren pertsonai garrantzitsuenetakoa. Europar historiako azti ospetsuena da eta literatura unibertsaleko azti askoen oinarri.

Biografia

Merlin aztia bere olerkiak diktatzen. XIII. mendeko frantziar eskuizkribu bateko irudia.

Merlinen historia misterioz beteta dago eta bere bizitzaren gehiengoa literatur lan edo balio historiko eskaseko iturrietan oinarrituta dagoenez, zaila egiten da bere jaiotzaren data zehatza ezartzea.

Kondairen arabera, Asmodeo deabru inkuboak sortu omen zuen, izpiritu lizun bat moja bati elkartu omen zitzaion modu ez-zilegi batean. Beste bertsio ez hain lazgarrien arabera, Merlin bere amak sortu omen zuen inongo gizonen esku hartzerik gabe. Amaitzeko, beste batzuen ustez antzinateko indar magiko batek sortu omen zuen. Bestalde, beste bertsio ilunago batek dioenez, Merlin edo galeseraz Myrddin Emrys edo Myrddin Wyllt, Britaniako errege batzuen sasikumea izan omen zen: Aurelius Ambrosius edo Merlin Anbrosius, Uther Pendragonen anaia zaharrena.

Edozein modutan, Merlinen sorreraren helburua zera omen zen: gizakiok gizon guztiok gordetzen dugun alde ilunerantz hurbilaraztea, baina Merlin heldutasunera iristean alderantzizkoa egitea erabaki zuen: garaiko gidari izpirituala bilakatu zen, eta errege ezberdinen aholkulari, horien artean Vortigern, Uther Pendragon eta Cameloteko Artur Errege ospetsuarena.

Erreferentziak

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merlin Aldatu lotura Wikidatan