Merlin (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merlin (telesaila)
Deskribapena
Atalak39
Produkzioa
Iraupena45 min. gutxigora behera
KateaBBC One

Merlin, britainiar telesail bat da, 2008tik telebistaz ematen dena. Arturiar zikloko Merlinen eta Artur printzearen arteko erlazioan oinarrituta dago, baina ez die antzinako mitoei hertsiki jarraitzen. Shine Limited produktore independenteak sorturikoa da BBC One katearentzako. Hiru denboraldi eman dituzte, eta, telesailaren arrakasta ikusita, 2010eko urrian laugarren denboraldiaren berri eman zuten, 2012an estreinatzekoa.

Pertsonaiak

1. denboraldia:

Aktorea Pertsonaia Informazioa
Colin Morgan Merlin Telesailaren protagonista da. Azti bat dat, bere ahalmenak beteengandik ezkutatzen saiatzen dena.
Brandley James Artur printzea Uther erregearen seme arroputza da, Cameloteko erregea izango dena.
Richard Wilson Gaius Cameloteko gortearen medikua da eta ezagutzen du Merlinen sekretua.
Anthony Head Uther Pendragon Arturren aita eta Cameloteko erregea da. Krudela da, baina mendekoengandik kezkatzen da. Magia gorrotatzen du.
Angel Coulby Guinevere (Gwen) Morganaren zerbitzaria.
Katie McGrath Morgana Uther erregearen begi-ninia da eta bere adiskide onenaren semea, geroago jakingo dugu egiaz Utherren semea dela. Gauetan irudipenak ditu non, gertatuko dena ikusten du.
John Hurt 'Gran Dragón' (ahotsa) Azken dragoia da. Camelot gazteluko behealdean dago giltzapetua. Oso jakintsua da, badaki Merlin nor den eta Cameloteri zer gertatuko zaion gauza asko.
Michelle Ryan Nimue Lehenego denboraldiaren antagonista da, sorgin oso boteretzua da, Uther hiltzeko eta Cameloteri magia itzulteko helburuak duena.
Santiago Cabrera Lantzelot Merlinen eta Arturren oso adiskide ona da, beti Cameloteko zalduna izan nahi zuen. Ezpatarekin trebea da eta zalduna bihurtzeko eragozpen bakara nekazaria dela da, Gwen-ez maitemindurik dago, baina ez dute lortzen elkarrekin gelditzea.