Meroe
Wikipedia(e)tik
| Meroe uharteko aztarnategi arkeologikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iii, v, vi |
| Erreferentzia (ID) | 1336 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Afrika |
| Koordenatuak | 16°56′N 33°45′E / 16.94°N 33.75°EKoordenatuak: 16°56′N 33°45′E / 16.94°N 33.75°E |
| Izen ematea | 2011 (XXXV. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Meroe (meroera: Medewi edo Bedewi; arabieraz: مرواه Meruwah eta مروى Meruwi) Nilo ibaiaren ekialdeko ertzean zegoen antzinako hiria izan zen, Sudango Shenditik 6 kilometrotara dagoena, Nubian.
K.a. VIII. mendean sortua izan zela uste da. Nubiako hiri garrantzizkoena bihurtu zen sortu eta denbora gutxira, eta zenbait mendez Kusheko Erresumako hiriburu izan zen gero. K.o. IV. mendean suntsiturik geratu zen. Meroe egon zen tokian, gaur egungo Sudango iparraldean, tenpluen, jauregien, nekropolien, eta abarren aztarnak aurkitu izan dira.
Aztarnategi arkeologikotik gertu Bagrawiyah izeneko herrixka multzo talde bat dago.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.