Merovingiar leinua
Merovingiar[1] leinua (latinez Merovingi, antzinako anglosaxoiz Merewīowing) V. eta VIII. mendeen artean egungo Frantzia eta Alemania gobernatu zuen leinu frankoa zen. Leinuaren sortzailea Meroveo frankoen buruzagia zen eta lehendabiziko erregea Klovis I.a (466? – 511).
Klovis hil zenean, bere semeek banatu zuten erresuma, merovingiarren artean ohikoa zenez. Merovingiarren beste errege nagusia Dagoberto I.a (? – 639) zen, erresuma frankoak batu zituena. Dagoberto hil ondoren, merovingiar boterea murrizten hasi zen eta denbora pasa ahala, erregeen maiordomoak benetako errege bihurtu ziren. Horrela gorteko maiordomoak ziren Karlos Martel eta Pepin Laburra semeak merovingiar erregeen boterea bukatu zuten, Txilderiko III.a azken merovingiar erregea botatzen. Horrela Karolingiar leinua hasi zen.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Merovingiar erregeen zerrenda | ||
|---|---|---|
|
Meroveo (448–457) Txilderiko I.a (457–481) • Klovis I.a (481–511) • Txildeberto I.a (511–558) • Klodomir (511–524) • Teodoriko I.a (511–533) • Teodoberto I.a (533–548) • Teodobaldo (548–555) • Klotario I.a Zaharra (511–561) • Kariberto I.a (561–567) • Guntram I.a (561–592) • Sigeberto I.a (561–575) • Txildeberto II.a (575–595) • Teodoberto II.a (595–612) • Teodoriko II.a (595–613) • Sigeberto II.a (613) • Txilperiko I.a (561–584) • Klotario II.a Handia (584–623) • Dagoberto I.a (623–639) • Kariberto II.a (629–632) • Txilperiko (632) • Sigeberto III.a (634–656) • Txildeberto Adoptatua (656–661) • Klovis II.a (639–657) • Klotario III.a (657–673) • Txilderiko II.a (662–675) • Teodoriko III.a (675–691) • Dagoberto II.a (675–679) • Klovis IV.a (691–695) • Txildeberto III.a Justua (695–711) • Dagoberto III.a (711–715) • Txilperiko II.a (715–721) • Klotario IV.a (717–719) • Teodoriko IV.a (721–737) • Txilderiko III.a (743–751) |
||