Mertxe Rodriguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mertxe Rodriguez
Marimotots, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, 2017.
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMertxe Rodriguez Serrano
JaiotzaLasarte-Oria1968ko irailaren 10a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpailazoa eta aktorea
Pirritx, Porrotx eta MariMotots, 2012

Mertxe Rodriguez Serrano, ezizenez MariMotots (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1968ko irailaren 10a), antzezlea eta pailazoa da. MariMototsen rola du, Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera diharduen emanaldietan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caceres jatorriko guraso erdaldunen seme-alabak Lasarte-Orian jaio ziren. Mertxe gaztetxotatik murgildu zen euskara ikasteko abenturan. Hamaika urtez pailazoekin lanean ibili ondoren, sortu zen MariMotots. Hasiera batean aldi baterako pentsatua bazen ere, lasterrera pertsonaia finkoa izan zen. 2006-2007 urte inguruan MariMotots papera egiten hasi zen Pirritx eta Porrotxekin batera. Harrezkero umeei bideratuta dauden hainbat Marimotots-produktu ikusten dugu, besteak beste, DVD, karta, liburu edo panpin.[2]

2022ko irailean Durangoko Zabalarra eskolan Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituzte, Zabalarrako guraso elkarteak eta eskolako komunitateak abiatu duten ekimen berrian: Euskara ardatz dutela, eskolako kideen artean ezaguna den kamiseta berdeak barneratzen dituen "Baloreak eta sentipenak" (Korrikan parte hartzea, eskolan sukaldea lortzeko borroka, Euskal Herria ezagutzeko txangoak…) islatuko dituen abesti bat sortzean.[3]

MariMototsen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006-2007 inguruan jaio zen MariMotots petsonaia. Gabon batzuetan Porrotxekin ospitalera minbizia zuten ume batzuei bisita egitera joan zen eta handik atera zirenean, Porrotxek esan zion: "Mertxe, datorren urtean Marimotots mototsik gabe geldituko da"; eta bigarren urtea egin zutenean, minbiziaren gaia hartu zuten lantzeko. Handik aurrera, hirugarren urtean hasi zen Marimotots oholtza gainean dantzari, kantari, kontu-kontari eta abar.[2]

Bizitza pertsonala. Harrera familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mertxe Rodriguezek ume propiorik ez izatea erabaki zuen.[4][5] 2003 urte inguruan Familia anitzak zirela eta, lan bat egin zuenetik harremana izan du hainbat elkarterekin, besteak beste, Ume alaia, Gaitu edo Beroa. Familia harrerez arduratzen den Beroa Elkartearen bidez bi aldiz izan da harrera-ama, lehenbizi haurtxo batena eta gero bi neba-arrebarena.

Mertxe Rodriguezen hitzetan:

"Harrera familia izatea izan da nire bizitzako abentura."[4]

Korrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an Tipi-tapa, Korrika! abestia kaleratu zuten.

2009ko Korrikan, Korrikaren 16. edizioan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek idatzi eta Gazteizko Ama Zuria plazan irakurri zuten mezua.[6]

2022ko Korrikak, Korrikaren 22. edizioak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituen.[7][6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste lan hauetan parte hartu du:[8]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestiak.[9] Ospetsuenetako batzuk:

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Ikuskizuna Konpainia Zuzendaritza
2003 KATXIPORRETA TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
2002 AUPA KINTXO TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
2001 PARRANDAN TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
2000 PLISTI PLASTA TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
1998-99 BASERRIAN TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX MERTXE RODRIGUEZ
1994 MADAME SADE AUSKALO JON SARASTI

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Ekoizpena Katea / Plataforma Kategoria Zuzendaritza
GOENKALE ETB 1 FIGURAZIOA ALEX EZKURDIA

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mertxe Rodriguez, "Marimotots", euskara-ikasle», Ikasbil, 2011-02-08.
  2. a b «Dokuteka: Mertxe Rodriguez,» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. «[BIDEOA Zabalarra eskolako baloreak islatuko dituen abestia sortuko dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituztela - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
  4. a b Mertxe Rodriguez, harrerako guraso izateaz: Familia Milakolore gara orain. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  5. (Gaztelaniaz) «"Esta ha sido la aventura de mi vida. Hemos acogido 2 veces"» EITB 2020-10-08 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  6. a b «Mertxe Rodriguez - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  7. Komunikazioa. «22. KORRIKAk omendu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  8. Iametza. «MERTXE RODRIGUEZ» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  9. Zerrenda:Pirritx, Porrotx eta MariMototsen abestiak. 2022-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]