Meskita Urdina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Meskita Urdina
(Sultan Ahmed meskita)
Sultan Ahmed Mosque Istanbul Turkey retouched.jpg
Herria Istanbul
Herrialdea  Turkia
Koordenatuak 41°00′19″N 28°58′36″E / 41.00528°N 28.97667°E / 41.00528; 28.97667Koordenatuak: 41°00′19″N 28°58′36″E / 41.00528°N 28.97667°E / 41.00528; 28.97667
Garaia Otomandar Inperioa
Meskita Urdina Istanbul -n dago
Meskita Urdina

Sultan Ahmed meskita (turkieraz Sultanahmed Camii) edo Meskita Urdina Istanbulen dagoen meskita nazionala da. 1609 eta 1616 artean eraiki zuen Mehmet Ağa arkitektoak, Sinan ezagunaren ikasle bat, Ahmed I.aren garaian. Beste meskita askok bezala, bera baitan ditu fundatzailearen hilobia, madrasa bat eta ospitale bat.

Ezaugarriak [aldatu]

Hagia Sofia antzinako elizaren parean dago, biak, lorategi bihurtutako espazio eder batez bananduak, eta, Istanbuleko meskiten artean, 6 minarete dituen bakarra da.

Bere kanpoalde bikainak ez dio bere barnealde handiari itzalik egiten, non, Izmirreko mosaiko eder talde batek, toki honi, giro berezi bat ematen dion.

Sinan Ibn Abdulmennan edo Mimar Sinan (turkierazko "Sinan Arkitektoa"), edo soilik Koca Sinan ("Sinan Handia"), otomandar gorteko arkitekto inperialen buruzagia izan zen (mimarbashi), eta hiru sultanen agindutara egon zen berrogeita hamar urtetan, 1538 eta 1588 bitartean. Bere lanak, bere garai gailenean zegoen otomandar inperioaren artearen bilketa bat dira, eta bere lorpen artistikoek, Islamaren kontzeptu estetikoa irauli zuten.

21043 azulejuak, jauregiko lantegietan eginak izan ziren, ehunka metro karratuko tapizak, ehundegi inperialetan ehunduak izan ziren, eta oliozko lanparen kristalak atzerritik ekarri ziren.

Bitxikeriak [aldatu]

Eraikin hau, Age of Empires 2 joko ezagunaren mirarietako bat da.

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Meskita Urdina