Meskiten Zelaigunea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Meskiten Zelaigunea Jerusalemeko alde zaharrean, erdian Arrokaren Kupula urrekara duela.
Juduei Meskiten Zabalgunera sarrera debekatzen dien kartela

Meskiten Zelaigunea Jerusalemgo Hiri Zaharrean kokatutako leku sakratu bat da, musulmanek Santutegi Noblea (arabieraz الحرم القدسي الشريف‎, al-haram al-qudsī ash-sharīf) eta juduek Tenpluaren Mendia (hebreeraz הַר הַבַּיִת Har Ha-Bayit) deitua.

Toki honetan eraiki ziren Jerusalemgo lehen eta bigarren tenpluak, eta juduen arabera, hemen eraiki beharko litzateke hirugarrena. Ortodoxia judutarraren arabera, juduek ez dute zabalgunean sartu behar. Islamaren bi tenplurik garrantzitsuenak ere bertan daude, Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskita.

Ariel Sharonek leku honetara 2000an egin zuen bisitak bigarren Intifada sortu zuen.

Ikus, gainera [aldatu]