Mesofilo (mikrobiologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biologian eta bereziki mikrobiologian, organismo mesofiloak beren hazkuntzarako tarteko tenperaturak behar dituztenak dira, 15 eta 45ºC-en artekoak. Psikrofiloen (tenperatura hotzak behar dituztenen) eta termofiloen (tenperatura altuak behar dituztenen) artean kokatzen dira, beraz, organismo mesofiloak.

Mesofiloen tenperatura optimoa 30-40ºC-en artekoa da. Tenperatura horiek odol beroko animaliarenak direnez, mikroorganismo mesofiloak animaliengan bizi ohi dira, sinbionte edo patogeno gisa.

Mesofilo asko ere mikrobiologia industrialean erabiltzen dira: bakterio laktikoak esnekien ekoizpenean (gazta, jogurta...) eta legamiak garagardo eta ardogintzan.