Mesopotamiako padurak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mesopotamiako padurak 2000-2009.
Mesopotamiako paduren drainaketa mapa. 1994.
Mesopotamiako padurak 2007an.

Mesopotamiako padurak Irak hegoaldean, eta, neurri baten Iran hego-mendebaldean dauden hezeguneek osatzen dituzte, hemen, Tigris eta Eufrates ibaiak elkartzen direlarik, Mesopotamia Beherean.

Historikoki, padura hauek, nagusiki, elkarrengandik bananduta baina ondoan dauden Hawizeh eta Hammar padura zentralek osatzen dituzte, Eurasia mendebaldeko hezegune ekosistemarik handiena direlarik.

Padura hauek ur freatiko maila handia dute, lur zingiratsuak nagusi direlarik. Basamortuan arraroa den ur paisaia bat da, paduretako arabiarrentzat eta bizidun basatien populazio garrantzitsuentzako habitat bat sortuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. IV. milurtekoan idazkera sistemadun lehen gizarteak agertu ziren lehen aldiz Mesopotamia beherean, sarritan zibilizazioaren sorlekutzat hartzen dena, bertan lehen hiriak garatuz estatu burokrazia konplexuekin batera Uruk Aroan. Kokagune geografiko eta Ilgora Emankorraren (Egiptoko Niloren haranean hasi eta iparralderantz, Mediterraneo itsasoan zehar Palestina eta Israel hartuz, eta berriz hegoaldera Eufrates eta Tigris ibaiak jarraituz Pertsiar Golkoraino hartzen duen ilargi erdi formako lurralde bat), faktore ekologikoen ondorioz, zibilizazioak garai hartarako oso aurreratuak ziren nekazal eta teknologia programak garatzeko gai izan ziren. Honen bultzatzaile nagusia, landare jangarrien espezie basatien eskuragarritasuna izan zen. Nekazaritza laster sortu zen Ilgora Emankorrean kopuru handian labore basati eta etxekotzeko errazak ziren eta espezie elikagarrien existentziagatik.

Paduren zati baten drainaketa 1950eko hamarkadan hasi zen, eta 1970eko hamarkadan jarraitu zuen nekazaritzarako eta petrolio esploraziorako lurrak berreskuratzeko xedearekin. Alabaina, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadan, Saddam Hussein presidentea zenean, lan hau handitu eta bizkortu egin zen musulman xiitak paduretatik botatzeko. 2003 baino lehenago, zingirak euren jatorrizko tamainaren %10era drainatuak izan ziren.

2003an Saddam Husseinen erregimena erori ondoren, 2004an, Nazio Batuen Ingurugiroarentzako Programak inguru haren zaharberritze programa bat bultzatu zuen. 2006 amaieran 10.000 kilometro karratu lehengora itzuli ziren, eta 100.000 pertsona inguru itzuli ziren han bizitzera.

Padurak partziali berreskuratu dira, baina lehorteak, uretan gora presak eraiki izanarekin eta Turkian, Sirian eta Iranen ureztatze intentsiboarekin batera prozesua zaildu dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]