Metamorfosi (biologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burruntzia
Intsektu bat metamorfosi prozesuan
Metamorfosiaren adibide paregabea

Metamorfosia prosezu biologiko bat da non animali bat bere jaiotzetik heldutasunera garatzen den, aldaketa fisiologikoen bidez hain zuzen ere. Tamaina aldaketak ez ezik zelula kopuruan ere aldaketak jazotzen dira. Hainbat intsektu, anfibio, molusku, krustazeo,knidario, ekinodermo eta tunikadok pairatzen dute metamorfosia. Normalean bizilekuari eta jokaerari lotutako aldaketak ere gertatzen dira.

Intsektuen metamorfosia [aldatu]

Anfibioak normalean metamorfosia egiten dutenean beraien ehunen birmoldaketa egiten duten arren intsektuen kasuan ehun larbalak apurtu egiten dira eta beste zelula batzuengaitik izaten dira ordezkatuak. Metamorfosi normala aldi desberdinetan gertatzen da. Hasieran larbarekin hasi geroago pupa edota ez eta azkenik nagusiarekin. Hazkunde estudo hauen ostean muda prozesu baten ondorioz hasten dira eta kutikula berri bat sortuz tamaina handitzen doan einean. Intsektu batzuk Tisanuroak kasu edota zilarrezko arrainek zuzenean gauzatzen dute garapena. Horregaitik ametabolo dira deituak.

Anfibioen aldaketa metamorfikoak metamorfosia gertatzen ari denean [aldatu]

Anfibioen metamorfosia aldaketa nagusi baten ondorioz gertatzen da. Larba egoeratik zapaburu ere deitua heldu egin arte. Ur organismoatik lur bizitzarako prestatu egiten sdira. Ziklo honetan arrautz izatetik kanpo ernalketa baten ondorioz uretan utzi egiten dira. Larba azaleratu egiten da eta igeri egin zein arnastu dezake ur azpian. Zakatzak, aho zirkularra eta isatsa dauka . Aldaketa handirik gabe hazten da bere garapena amitu arte. Puntu horretan metamorfosia gertatzen da.