Metamorfosiak (Ovidio)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Virgil Solis (1514-1562). Metamorfosiak. 1565.

Metamorfosiak (Metamorphoseon latinez) Ovidio olerkari erromatarrarena, hamabost liburutan banatutako olerki bat da, mundu mitologikoaren historia eta sorrera kontatzen duena.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkatzen zaila den idazlana da, epika eta didaktikaren artean dagoena. Hexametroetan idatzia izan zen eta 250 mitologi narraziotik gora ditu, denboran zehar gertatzen direnak, munduaren sorreratik, Julio Zesarren arima izar bihurtu arte, jainko ezberdinek egiten dituzten aldaketa fisikoak xede ezberdinak lortzeko deskribatuz.

Mitologiari buruzko idazlan ezagunenetako bat bezala jotzen da, erromatar literaturaren bitxia, Erdi Aroko idazleentzako idazlanik ezagunena izateraino, eta, beraz, eragin handia izanez garai horretako olerkietan.

Metamorfosiak musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamorfosiak, Benjamin Britten konposatzaile ingelesak erabili zuen, oboe bakarlariarentzat idatzitako Ovidioren sei metamorfosi izenburuko musikalan batean. Honek, idazlaneko irudiak gogorarazten ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metamorfosiak (Ovidio) Aldatu lotura Wikidatan