Metastasi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minbizi ohikoenak eta haien metastasien kokapenak.

Metastasia minbiziak gorputzean zehar egindako hedadura edo aurreratzea da, beti ere jatorrizko lekutik beste organo batzuetara.

Tumore guztiek hau egiteko gaitasuna daukate, mota gutxi batzuk izan ezik.

Jatorrizko organoak [aldatu]

Tumore ohikoenak dira metastasiak sortzen dituzten nagusiak ere: Birikako, bularreko, melanoma, heste lodiko, giltzurruneko, prostatako eta pankreakoa.

Helmugako organoak [aldatu]

Odol gehiago jasotzen duten organoek aukera gehiago daukate horren bidez zelula metastasikoak hartzeko. Besteak beste, gibela eta birikak daude helmugako organo ohikoenen artean.

Tratamendua [aldatu]

Tratamenduen artean kimioterapia, erradioterapia eta batzuetan kirurgia bera ditugu.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Metastasi