Metis (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:08, 16 apirila 2015
Metis (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaS. Synnott
Data1979-03-04
Kategoriamoon of Jupiter (en) Itzuli, shepherd moon (en) Itzuli eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteJupiter
Ardatzerdi handia128.000 km
Eszentrikotasuna0,0002
Orbita-periodoa0,294780 egun
Makurdura orbitala0,06

Jupiterren

ekuatorearekiko)
Ezaugarri fisikoak
Masa3,6 ×1016
Dentsitatea0,86 ×103
Grabitatea azalean0,005 m/s2
Albedoa0,061±0,003
Tenperatura~123

Metis (grekoa: Θήβη), edo Jupiter XVI, Jupiter planetaren satelite natural bat da, planetatik gertuen dagoena.

Ezaugarri fisikoak

Tebek forma irregularra du (60 × 40 × 34 km). Satelitearen konposizioa ezezaguna da, baina Amaltearen dentsitatea duela joz gero, Metis izotzez osatuta legoke eta % 10-15eko porositatea luke.

Gainazala kraterrez josia dago, eta iluna eta gorrizta da. Satelitearen bi hemisferioak asimetrikoak dira. Beti planetaren aurrez aurre dagoen aldearen hemisferioa 1,3 aldiz distiratsuagoa da atzealdekoa baino.

Jupiterren sateliterik barnealdekoena da Metis, eta, beraz, baita barnealdekoena ere Amaltearen taldeko lau sateliteetan. Jupiterren eraztun nagusiaren barnean dago. Errotazio-periodoa eta orbita-periodoa berdinak dira, hau da, sinkronoak dira: bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean. Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari.

Aurkikuntza

Stephen P. Synnott-ek aurkitu zuen 1979an, Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta. Voyager 1en irudietan, Metis puntu bat besterik ez da, baina, geroago, Galileo zundak satelitearen ia gainazal osoaren argazkiak egin zituen.

Izendapena

Metis satelite-izena mitologia grekoko Metis pertsonaian du jatorria; Metis ozeanideetariko bat zen, eta Zeusen lehen emaztea izan zen.

Hasieran, S/1979 J 3 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hirugarren satelitea zela. Metis behin betiko izena 1983ko irailaren 30ean eman zion Nazioarteko Astronomia Batasunak.

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metis (satelitea) Aldatu lotura Wikidatan