Mexikoko geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mexiko satelite irudian.

Mexikoko geografia Mexikoren giza geografia eta geografia fisikoa aztertzeaz arduratzen den geografia atala da. Mexiko Ipar Amerikako hegoaldean dago. Geologikoki, Yucatan penintsula (Mexikoko lurren % 12) Erdialdeko Amerikan dago, Ipar eta Erdialdeko Ameriken arteko banaketa Tehuantepec istmoa izanik. Hala ere, geopolitikoki, Mexiko ez da Erdialdeko Amerikako estatutzat jotzen, eskualde horren iparraldeko muga Belize eta Guatemala baitira. Kultura geografiaren aldetik, Mesoamerikako zati bat da Mexiko.

Mexiko 1.972.550 km² luze-zabal da, 6.000 km² inguru uharte barne. Uharte hauek Ozeano Barean (Guadalupe eta Revillagigedo uharte urrunak barne), Mexikoko Golkoan eta Karibe itsasoan kokatzen dira. Iparraldeko muga Estatu Batuekin 3.141 km luze da eta hegoaldean 871 km Guatemalarekin eta 251 km Belizerekin.

Topografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pico de Orizaba, Mexikoko gailur garaiena

Bi mendilerrok zeharkatzen dute Mexiko ipar-hego, Ekialdeko Sierra Madre eta Mendebaldeko Sierra Madre, Estatu Batuetako Mendi Harritsuen jarraipena. Ekialdetik mendebaldera, erdialdean, Ardatz Neobolkaniko mendilerroa dago, jatorri bolkanikoa duena. Laugarren mendilerro bat, Hegoaldeko Sierra Madre, Michoacan estatutik Oaxacara doa. Hau guztia dela-eta, Mexikoko erdi eta iparraldearen gehiengoa garaiera handian kokatzen da. Gailur garaienak Ardatz Neobolkanikoan daude : Pico de Orizaba (5.700 m), Popocatepetl (5.462 m), Iztaccihuatl (5.286 m) eta Nevado de Toluca (4.577 m). Hirigune handienak, Toluca, Mexiko Hiria eta Puebla, lau gailur hauen arteko haranetan kokatzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]