Miaketa fisiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau medikuntzan egiten den gorputzaren esplorazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorputz miaketa».
Queensland State Archives 2832 Medical examination with the School Health Services October 1946.png

Miaketa fisikoa, miaketa klinikoa edo propedeutika klinikoa medikuak pazienteari egindako azterketa da, gorputzaren zeinu patologikoen bila. Batzuetan, gaixoak bere buruari miaketa egitea aholkatzen da eta orduan automiaketa deitzen zaio.

Azterketa fisikoa egiteko, medikuak ikusmena, entzumena eta ukimena erabiltzen ditu pazientearen gorputzean, lau urrats klasikoei jarraituz:

  • Ikuskatzea: Begiek ikusten dutena. Honen bidez, azalaren lesioak, koskorrak, deformazioak eta abar antzeman daitezke.
  • Auskultazioa: Fonendoskopioaren bidez barneko organoak entzutea. Modu honetan, bihotza (taupadak, murmurioak eta abar), birikak (txistu-hotsak, murmurioak) eta hesteak (hauek mugitzean egiten dituzten soinuak) azter daitezke.
  • Perkusioa: Organoen gainean perkutitzea, soinuak desberdintzen.
  • Haztapena: Eskuekin gorputzaren atalak aztertzea. Horrela, gongoilak, koskorrak, organomegaliak eta abar miatu daitezke.

Usaimena ere lagungarria izan daiteke miaketa fisikoan. Esate baterako, edaten ez duela esaten duen pertsonaren hatsa usaintzeko, edo infekzio batzuek uzten duten usaina hartzeko.

Anamnesiarekin batera, miaketa fisikoa da mediku batek bere buruarekin eta zentzumenekin egin behar duen lehenengo urratsa, diagnostikoa lorzten saiatzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miaketa fisiko Aldatu lotura Wikidatan