Michèle Morgan
Wikipedia(e)tik
Michèle Morgan, jaiotza-izenaz Simone Renée Roussel (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1920 -), zinema-aktore frantsesa da.
Biografia [aldatu]
Marc Allégret eta Marcel Carné zuzendariek lehen mailara eraman zuten, Charles Boyerrekin eta Jean Gabinekin egindako lan bikainei esker; besteak beste, Orage (1938) eta Le quai des brumes(1938) filmetako aktore izan zen. Oso ezaguna da Frantziako zinemagintzan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.