Michał Kalecki
Wikipedia(e)tik
Michał Kalecki (Lodz, Polonia, 1899 - Varsovia, Polonia, 1970) poloniar ekonomialaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Nazio Batuen Erakundeko Ekonomia Sailean lan egin zuen, eta Poloniako Zientzien Akademiako kide izan zen. Kapitalismoaren bilakaerari buruzko azterketak egin zituen, eta Keynesen emaitza beretara heldu zen. Orobat, ekonomia sozialista eta ekonomia horren planifikazioa ere aztertu zituen. Dinamika ekonomikoari buruzko azterketak (1943) eta Dinamika ekonomikoaren teoria (1956) dira Kaleckiren lan nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.