Michael Bloomberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Bloomberg.

Michael Rubens Bloomberg (Boston, Masachusets, 1942ko otsailaren 14an jaioa) gaur egungo New Yorkeko alkatea da, eta Ameriketako Estatu Batuetako 8. pertsona aberatsena 1.800 milioi dolarreko ondasuna zuelarik 2010ean. Bloomberg L.P. finantzen berriak eta informazio zerbitzuen konpainiaren fundatzaile eta %88aren jabe da.

Johns Hopkins Unibertsitatean ikasi zuen, ingeniaritza elektrikoko gradua lortu zuelarik. Ondoren Administrazio eta negozioei buruzko masterra burutu zuen Harvardeko Negozio Eskolan (Harvard Business School).

Bizitza osoan zehar demokrata izan arren, 2001ean errepublikar bezala aurkeztu zen hauteskundeetara. 2008ko presidente hauteskundeetarako hautagai independente posible bezala aurkeztu zitekeela uste zen, 2007ko ekainean Alderdi Errepublikarra uztean zurrumurru hauei indarra eman zielarik. Presidenteorderako ere aurkeztuko zela esan izan zen. Dena dela, Bloomberg ez zen inon aurkeztu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Bloomberg Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.