Michael Cacoyannis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Michael Cacoyannis, grezieraz Μιχάλης Κακογιάννης (Limasol, Zipre, 1922ko ekainaren 11 - Atenas, Grezia, 2011ko uztailaren 25a) greziar zinema-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melina Mercouri eta Irene Papas antzezleen hastapenak gidatu zituen. Greziar zinemagintza berriaren ordezkari nagusia izan zen 1950eko hamarkadaren amaieran, mundu osoan ezagun bihurtuko zuen filma egin aurretik: "Zorba greziarra". Zuzenbidea ikasi zuen, eta Londresera jo zuen segidan, antzerki-zuzendari eta antzezle gisa lan eginez aurrera egiten ahaleginduz.

Greziara itzuli zen 50eko hamarkadaren erdialdera, eta hainbat film arrakastatsu zuzendu zituen, besteak beste, hauek: Stella (1955), Melina Mercourirekin, eta "Beltzez jantzitako neska" (1956). Horien segidan egin zituen Electra (1962), Irene Papasekin, eta "Zorba Greziarra" (1964), Nicos Kazantzakisen obran oinarritua. Film horretan egin zuen Anthony Quinn antzezleak bere karrerako paperik ezagunenetakoa, musika ere (Mikis Theodorakisek konposatua) arras ezaguna egin zen, eta hiru Oscar sari irabazi zituen 1965ean. "Troiarrak" (1971) eta Ifigenia (1977) filmak zuzendu zituen, eta antzerki-zuzendaritzan ere jardun zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]