Michael Cimino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Cimino

Bizitza
JaiotzaNew York1939ko otsailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles2016ko uztailaren 2a (77 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Michigan Estatuko Unibertsitatea
Yale School of Art
Westbury High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en) Itzuli

IMDB: nm0001047 Allocine: 2698 Rottentomatoes: celebrity/michael_cimino_2 Allmovie: p85067 TCM: 34488
Discogs: 4289004 Find a Grave: 166344415 Edit the value on Wikidata

Michael Cimino (New York, 1939ko otsailaren 3a - Los Angeles, 2016ko uztailaren 2a)[1] estatubatuar zinema zuzendaria izan zen. Haren biografia 1970eko hamarkadako Hollywoodean ziztu biziko gorakaden eta beherakaden eredua da: The Deer Hunter filmarekin 1978ko Oscar Sariaren irabazi ostean, porrot komertzial izugarria izan zuen Heaven's Gate lanarekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik bi filmen gidoiak baino ez zituela idatzirik, 1974an Thunderbolt and Lightfoot zuzendu zuen, Clint Eastwoodekin. 1978an The Deer Hunter filma egin zuen, Vietnamgo Gerrari buruzkoa, eta 1970eko hamarkadako zinemako maisu lantzat hartzen dena. Oso harrera beroa izan zuen, eta hari esker Oscar andana irabazi zuen, tartean zuzendari onenarena.

Entzute horretan oinarrituta, United Artists estudioak askatasun handia eman zion Heaven's Gate filmatzeko. Baina lan horrekin zinemagile madarikatu bihurtu zen, Estatu Batuetako Mendebaldearen konskistaren garaian bertako biztanleen genozidioari buruzko lan hori zinemaren historiako finantza katastrofe handienetako bat izan baitzen. Horrezaz gain, film horrek oso eragin txarra izan zuen Ciminoren hurrengo filmetan; 1985. urtean Year of the Dragon egin zuen, eta 1987an The Sicilian. Kalitateko filmak badira ere, ez zuten aurreko lanen maila erdietsi.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ciminorentzat garrantzi handikoak dira etxea, klana, aberria kontzeptuak eta hala erakusten du Deer Hunter lanean. Ideia horiez gainera, errituen nondik norakoak azaltzen ditu: ezkontza komunitate eslaviarrean Deer Hunter-en, edo eskolako dantza Heaven´s Gate lanean. Igarotzen den denbora, desagertzen diren adiskideak, ez du inork Ciminok bezain ondo erakutsi. Benekotasuna lortzeko soinu banda konplexuak erabiltzen ditu, edo, bestela, figurante profesionalak hartu beharrean filma grabatzen den herriko bertako biztanleak erakusten ditu.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]